Neil Youngek bere musika doan jarri du groenlandiarren eskura
Kanadar musikariak bere katalogoa Amazon Music plataformatik aterako duela ere iragarri du, eta kantu horiek eta hainbat film Groenlandiako herritarrei urririk lagatzea erabaki du, AEBren anexio mehatxuaren aurrean.
Neil Young kanadar musikariak urtebetez Groenlandiako herritarrei bere musika eta filmen katalogoa doan lagako diela iragarri du gaur. Elkartasun keinutzat aurkeztu du erabakia Youngek, Donald Trump AEBko presidenteak uharteko herritarrei lurraldea anexionatzeko egindako mehatxuaren aurrean.
Bere blogean zabaldutako mezu batean esan duenez, Youngek esperantza du filmak eta kantuak lagungarriak izatea groenlandiarrak “gure presidente gogaikarri eta —hala bedi— behin-behingoaren aldetik” jasaten ari diren “estres maila eta mehatxu bidegabeak” apaltzeko. Kantu eta filmetarako sarbide izan nahi dutenek Groenlandiako kode nazionala duen telefono zenbakia besterik ez dute behar.
“Bakean eta Maitasunean oinarritutako eskaintza da. 62 urtean egin dudan musika guztia zuena da, entzun dezazuen”, esan du Youngek, beste elkarte batzuek gauza bera egitea espero duela adierazi aurretik.
Young duela 80 urte jaio zen, Toronton, eta Buffalo Springfieldekin egin zen ezagun, baita, handik gutxira, Crosby, Still, Nash & Young taldearekin ere. Besteak beste, kantu ezagun hauek utzi ditu: Heart of Gold, Old Man, Rockin’ in the Free World, Harvest Moon, Cinnamon Girl, The Needle and the Damage Done, Southern Man eta Down by the River.
Kanadar musikariak, halaber, enpresa Jeff Bezosek gidatzen duen artean bere musika Amazon Musicetik kenduko duela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko