Jazzaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko

Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
GRAFCAV877. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 23/07/2025.- El público asiste al concierto del músico británico Jamie Cullum, que este miércoles actúa en la playa de la Zurriola de San Sebastián durante la 60 edición del Festival de Jazz donostiarra. EFE/Juan Herrero

Jamie Cullumen kontzertua, 2025eko Jazzaldian. Argazkia: EFE. 

Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren Musika Arloko zuzendari teknikoaren lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, eta hutsik gelditu da, hortaz, postua.

Nahiz eta bi hautagaik prozesu osoa gainditu duten, uko egin diote azkenean aldi baterako zen lanpostu horri, Donostia Kulturak iragarri duenez.

Horren aurrean, Donostia Kulturak prozesu berri bati ekingo dio “berehala”, Lan Eskaintza Publiko (LEP) bidez. Lanpostua “behin betiko” betetzea eskainiko dute orain, eta “ahalik eta lasterren” egin nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X