Musika
2025/05/08 - 16:02
Move, Alvaro Torres, Sumrrá, Juan Saiz, S. Hanahan eta M. Casado, Gasteizko jazz jaialdian
Artista abangoardistenak programatzen dituen zikloa Principal antzokitik Europa jauregira eramango dute aurten, antzokian lanak egiten ari baitira.
2025/05/08 - 12:31
Araba ARF Tour ekimenak Amurrio eta Bastidara eramango du Azkena Rock Festival
Amurrion, Letagin eta Nukore taldeak arituko dira maiatzaren 17an, eta Bastidan Nightwaves eta The Clayton, ekainaren 14an. ARF Gasteizko jaialdiaren atariko bi emanaldiok doakoak izango dira.
2025/05/07 - 12:14
''La isla de las perlas'' Pablo Sorozabalen opereta, ekainaren 20an, Victoria Eugenian
Pablo Sorozabalen musika, eta Emilio Gonzalez del Castillo, Manuel Marti Alonso eta Jose Mendez Herreraren testuak ditu lanak. 1933an estreinatu zen, Madrilen, eta 1949an Bartzelonan jarri zen berriro, 2. bertsioan. Harrezkero, ez da taularatu.
2025/05/06 - 14:32
Errobi, Kaskezur eta Xsakara EHZra batu dira
Arberatzeko jaialdiak, gainera, bono bateratua jarriko du salgai Hatortxu Rock Lakuntzan uztailean egingo duten jaialdiarekin batera. EHZko kartelean daude, besteak beste, Marte Lasarte, W!zard, Bengo, Naxker, Tapia eta Leturia, Galder eta Olaia Inziarte.
2025/05/04 - 11:29
Lady Gagak 2,1 milioi fanatiko erotu ditu Copacabanan bere ''opera gotikoarekin''
Doako kontzertua artistaren ibilbideko jendetsuena izan da. Coachella eta Mexikoko emanaldien ostean, 14 Grammy sariren irabazleak energiaz betetako ikuskizuna eskaini zuen Rio de Janeiron, 13 urte geroago Brasilera itzulita.
2025/04/30 - 21:48
Aita Donostiak Asisko Frantziskoren bizitzari buruz idatzitako antzerki musikatua publikatu dute
Obra katalogoz kanpo zegoen eta Josu Okiñena piano-jole eta ikertzaileak aurkitu musika-testu osoa aurkitu du Iruñeko kaputxinoen artxiboan.
2025/04/30 - 16:18
Fito & Fitipaldisek iragarri du bi kontzertu egingo dituela BECen 2026ko maiatzean, urtarrilekoez gain
Bilboko taldeak iragarri du bi gehiago egingo dituela, Barakaldoko Bizkaia Arenan, maiatzaren 15 eta 16an. 'Aullidos Tour' birako 150.000 sarrera saldu dituzte salgai jarri eta lehen bi orduetan.
2025/04/30 - 08:34
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian.
2025/04/30 - 08:06
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian. Musikak batez ere "lagunak" eta Euskal Herria ezagutzeko aukera eman dizkiola esan du Antton Valverdek.
2025/04/27 - 19:18
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko festa erraldoirako azken entsegua egin dute
Astebete eskas falta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei BECen "Maite Zaitut" izeneko omenaldi handia egiteko. Gaur, ekitaldian parte hartuko duten musikariek azken entsegua egin dute.
2025/04/24 - 18:06
23 gaztek parte hartu dute Zornotzan beren talentu musikala garatzeko campus batean
Dozena erdi irakasle ditu campusak, tartean Alex Sardui Gatibuko abeslaria, Onintze Garcia Seireneko kide ohia edo Jon Fresco, Ken Zazpiko bateria-jotzailea. Emaitza larunbat honetan ikusi ahal izango da Zornotza Aretoan eskainiko duten kontzertuan.
2025/04/24 - 15:42
Fito & Fitipaldis taldea eszenatokietara itzuliko da eta kontzertuak egingo ditu BECen eta Nafarroa Arenan
'Aullidos' bira udazkenean hasiko da. Abenduaren 12an Iruñeko Nafarroa Arenan arituko dira eta urtarrilaren 9 eta 10ean kontzertu bana emango dute Barakaldoko BECen.
2025/04/16 - 11:51
Arima Soul: ''Denbora''
Makala DJ eta musikariak eta Lidia Insausti abeslariak gidatzen duten proiektuaren hurrengo diskoaren bigarren aurrerapena da "Denbora". "Gaua" diskoa 2025eko maiatzaren hasieran kaleratuko da Madrilgo Subterfuge Records diskoetxeko "Música Para Un Guateque Sideral" azpizigiluan.
2025/04/15 - 10:27
Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K, ZETAK: ''Bi t'erdi'' (Hatortxu Rock 30)
Presoen aldeko jaialdiaren hogeita hamargarren eta azken edizioa uztailaren 24tik 27ra egingo dute, Lakuntzan. Arrigurik irudiz jantzi du Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K eta Zetaken kantua.
2025/04/14 - 14:46
Bilbao BBK Live Abusura, Abantora eta Zornotzara iritsiko da
Bilboko jaialdi handiaren atariko gisa, Bilbao BBK Live Herrian, Abanton maiatzaren 17an eta Zornotzan maiatzaren 24an, eta Bilbao BBK Live Hirian, Abusun ekainaren 7an, egingo dituzte.
2025/04/13 - 19:21
Euskadiko Orkestrak eta Euskadiko Ikasleen Orkestrak hiru kontzertu emango dituzte elkarrekin, aurrenekoz
Kontzertu nagusia apirilaren 25ean izango da Donostiako Kursaalen, eta 110 musikari izango dira oholtzan. Apirilaren 23an Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioan eta apirilaren 24an Gasteizko J. Guridi Kontserbatorioan izango dira beste bi kontzertuak
2025/04/13 - 00:28
7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia
Lakuntzan egindako agerraldian, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den azken jaialdirako laguntzaileak eskatu dituzte. 30. edizioarekin emango diote amaiera musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdiari.
2025/04/12 - 23:33
''Qué lástima'' izeneko diskoa aurkeztu du Marenek Bilbon
Maren abeslari bizkaitarrak BBK aretoan aurkeztu du larunbat honetan, "Qué lástima" izeneko diskoa, bere bigarren lana. 20:30ean hasi da emanaldia eta zuzenean eskaintzen ari dira EITBren PRIMERAN eta GUAU doako plataformetan. Bertan dira ikusgai Zetak, ETS eta Chill Mafiaren azken kontzertuak ere.
2025/04/12 - 16:24
Giroa berotzen hasi dira Iruñean, gaur gauean Lenny Kravitz hartzeko
New Yorkeko abeslaria eta bere taldea Navarra Arenan izango dira gaur gauean, "Blues Electric Light Tour 2025" biraren baitan. Ikuskizunaren aurreko orduetan, Iruñeko erdigunea eta Alde Zaharra bete dituzte Kravitzen zaleek.
2025/04/11 - 16:26
''Herri musikaren artisauak'' erakusketa paratu du San Telmo Museoak
"Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak" egitasmoak herriko musika-tresnen artisautza izango du ardatz aurten. Ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai "Herri musikaren artisauak" bilduma.