Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mickey Rooney aktorea hil da, 93 urte zituela

Aktore estatubatuarra Hollywoodeko izar gazte ezagunenetako bat izan zen.
Mickey Rooney.
Mickey Rooney. Argazkia: Wikipedia

Mickey Rooney aktorea hil da bart, 93 urte zituela. Aktore estatubatuarra Hollywoodeko izar gazte ezagunenetako bat izan zen.

Rooneyk 200 film baino gehiagotan lan egin zuen. Izan ere, 6 urterekin hasi zen aktore lanetan, Not to be trusted (1926) pelikula mutuan, eta gaur egun The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde filmean ari zen parte hartzen, The Hollywood Reporter hedabideak jakitera eman duenez.

Heriotzaren berri izan eta berehala, Shawn Levy Night at the Museum 3 pelikularen zuzendariak esan du 93 urteko aktoreak sekuentzia batzuk grabatu zituela duela hilabete batzuk aipatu pelikularako.

Horretaz aparte, Rooneyk zineman estreinatu zuen azken pelikula The Woods (2012) beldurrezko filma izan zen.

Aktore estatubatuarra lau aldiz izan zen Oscarrerako hautagai, Babes in Arms (1939), The Human Comedy (1943), The Bold and the Brave (1956) eta The Black Stallion (1979) pelikuletan egindako lana dela eta, baina, azkenean, ohorezko sariak besterik ez zuen eskuratu.

1939an, Hollywoodeko Akademiak saria eman zion Rooneyri gazterik egindako lanagatik, eta 1983an berriro saritu zuen 50 urtetik gorako ibilbideagatik.

80ko eta 90eko hamarkadetan mundu osoan ezagunak egin ziren hainbat telesailetan egin zuen lan, "The Love Boat" (1982), "The Golden Girls" (1988), "Murder, She Wrote" (1993) eta "ER" (1998) telesailetan, besteak beste; eta 1998an Babe: Pig in the City haurrentzako filmean aritu zen lanean.

Rooney zortzi aldiz ezkondu zen, eta bere lehen emaztea Ava Gardner izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X