Bero egiten du Laponian
Badira gure etxe ondoko, urrutiko eta barruko pantailetan hiru film handi, dentso, trinko, zer pentsatua, zer hausnartua, zer eztabaidatua ematen dutenak. Ezinbestekoak zaizkigu atzoko, oraingo eta biharko munduaren inguruko ikuspuntu sendoa (beldurgarria ere) eratu ahal izateko. Boterearen kanpo-barne angeluak, baita angelu itsuak eta zorrotzak ere jartzen dizkigute begi aurrean. Ezberdinak dira, ezberdinak, oso, filmatu dituzten zuzendarien zinema manerak, estiloak baina hiruretan bada zinemarekiko eta ikusleekiko konpromiso ukaezina, izukaitza. Hiru film horiek Sorrentinoren La Grazia, Assayasen Le mage du Kremlin eta Loznitsaren Two Prosecutors (Zwei Staatsanwälte) dira.
Intentsitate handikoak izanik, ikusi ondoren deskantsua eman beharko diogu geure buruari. Zinematik aldendu gabe, pentsatzeari utzi barik, baina zeluloidez eraikitako mundu magikoan murgilduz.
Izan ere, zinemari darion magiagatik ez balitz, erraz asko antzemango genuke Laponia pelikularen Eider Ruiz ekoizpen-diseinatzaileak eta Claudia Alejandra dekoratzaileak horren fin asmaturiko engainua. Baina, nik uste, zinemara goazen bakoitzean (kontu bera, mago on baten ikuskizunera hurbiltzen garenean) hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: "Engaina nazazu gozoki, prest nauzu".
Dias de futbol polit hura zuzendu zuen David Serranoren filmak zera kontatzen du: Madrilgo bikote bat eta bere semea Laponiara joango dira, finlandiar batekin ezkonduta dagoen emaztearen ahizpak gonbidaturik. Bizarzuriren bizitokia ezagutu nahi du Martin txikiak. Iritsi orduko aldrebestuko dira gauzak, baina, eta berriro ere ez da faltako trapu zaharrik. Ez kakoan ez mahai gainean, ez saloian ez etxe atarian.
Pelikula Laponiako Rovaniemi hiriburuko aireportuan hasten da. Heldu berri dira Monica, Ramon eta Martin. Ikusle batek ere ez du sumatuko abiorik ez dagoela inguruetan. Baina, egiari zor, bat ere ez da. Izan ere, Getxoko Kirol Portuan sortu zuen eszena Laponiaren lantalde teknikoak.
Sartuko gara gero Nuria eta Olaviren etxean. Europako iparraldetik datozkigun hamaika filmek trebatu gaituzte bertako etxeetako arkitekturaren ezaugarriak eta tokiko altzarien diseinua errekonozitzen. Egurra dute maite. Espazio minimalistak ere. Zabalak dira gelak, argiak korredoreak, luxuzkoak izan gabe, erosoak ematen dute aulkiek… Laponia ikusten ari garela, Rovaniemiko familia batenean gaudela esango genuke, duda izpirik gabe.
Oraingoan ere, tronpatu gaitu zinemak. Rovaniemitik 3.941 kilometrora dagoen Bizkaiko Mungian eraikitako plato eskandinaviar batean filmatu zen ipuin mikatz hori, soil-soilik barnealdean gertatzen den kontakizun garratz baina gozoa.
Aipatu hiru film mamitsu eta mutur-zorrotzekoetatik deskantsua hartzeko jo genuen Laponia aldera, eta hortxe zinemaren magia maltzurraren besoetan erori ginen. Inuzente? Bezain jakitun, agian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.