Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
EAEko zinema aretoek 981.000 ikusle izan dituzte guztira urteko lehen hiruhilekoan, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak emandako datuen arabera. 2020tik urteko lehen hiru hiletan izandako daturik onena da, 2025eko hiruhilekokoa baino % 31 handiagoa.
Hiri hilabete horietan 7.203.000 euro bildu dituzte, iaz baino % 40 gehiago eta 2019tik bildutako zenbatekorik handiena.
Hauek izan dira denbora tarte horretan pantaila aurrean ikusle gehien paratu dituzten hogei pelikulak: Torrente, presidente; La asistenta; Avatar: Fuego y ceniza; Hamnet; Cumbres borrascosas; Hoppers; Aida y vuelta; Zootropolis 2; Como cabras; Abuela tremenda; Rondallas; Marty Supreme; Tres adioses; Proyecto salvación; Scream 7; Amarga Navidad; Rental family (Familia de alquiler); Idolos; Los domingos; eta El agente secreto.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da