Apika Labek bultzatuko dituen ikus-entzunezko sei proiektuak hautatu dituzte
Lan hautatuen egileak eta erakundeetako ordezkariak, gaur goizeko ekitaldian. Argazkia: EITB.
Apika Lab euskal ikus-entzunezko lanetarako babes eta laguntza programa publikoak aukeratu ditu sortze bidean hainbat adituren aholkularitza (istoriogintza, gidoi idazketa, ekoizpena, aholkularitza juridikoa, marketinga, pitchinga, finantzazioa, banaketa, iraunkortasuna…) jasoko duten sei proiektuak.
Apika Lab Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, eta lankide ditu, halaber, Espainiako Kultura Ministerioa, EITB eta Zineuskadi.
2026an, proiektu hauek hartuko dute parte Apika Laben: Trenak ekarritakoak fikziozko film luzea, La Plata ekoizpenaren lana, Pedro Fuentesek zuzendua; Una mujer europea, Atekaleunen fikziozko film luzea, Tamara Garcia Iglesiasek zuzendua; Estoucha Area Audiovisual ekoiztetxearen film luze dokumentala; Quark, Alvaro Arbinak ekoitzitako fikziozko film luzea; La koreana Sirimiri Filmsen fikziozko film luzea, Joana Moya Blancok zuzendu eta Estibaliz Urresolak ekoitzia; eta La Marquesa, El Convento Produccionesen fikziozko seriea.
Guztira, 30 proiektu (21 film luze, bost dokumental eta 4 serie) jaso dituzte, % 57 gizonezkoek zuzendutakoak eta % 43 emakumezkoek zuzendutakoak. Aurreko deialdietan, programa honetan parte hartu dute Sacamantecas-ek (David P Sañudo), Gaua-k (Paul Urkijo), Todos los colores-ek (Bea de Silva), Erresistenteak-ek (Elhuyar), Irailak-ek (Izaskun Arandia)…
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da