Zinemaldia, bere karteleko protagonista
Donostiako Zinemaldiak 62. edizioan erabiliko duen irudia aurkeztu du gaur Eureka! Zientzia Museoan egindako prentsaurrekoan.
Aurkezpenean Sail Ofizialerako, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinema sailetarako aukeratuak izan diren kartelak erakutsi dituzte.
Mundu zabaleko diseinatzaileek parte hartu dute eta 262 egileren 1.100 proposamen jaso dira aurten.
Donostiako TGA+Asociados diseinu-estudioa, Txema García Amianok, Nagore García Pascualek eta Xabier Martinez de Arbulo Vidalek osatzen dutena, izan da kartel ofiziala landu duena. Sortzaileek honela azaldu dute bere lana: "kartelaren diseinuak funtsezko helburu bat dauka: Donostia Zinemaldiaren beraren protagonismoa azpimarratzea, hain zuzen". Honetaz gain, Horizontes Latinos kategorian ere hautatuak izan dira "Cactus+Horizonte" obrari esker.
Zuzendari Berrien kategorian Mexikon errotuta dagoen Erick Ginardena kubatar irudigilearen "Incógnito" kartela aukeratu dute.
Bartzelonako diseinatzailea eta barneen diseinatzailea den Pablo Carballeiraren "Cactus" kartelak Perlak kategorian irabazi du.
"Madelaineye & Asiereye (A Love Story)" kartela Zabaltegi atalaren irudia izango da. Kataluniako TO2 estudioaren lana da, Toni Pontík (kartel ofizialaren sariaren iazko irabazlea) eta Toni Corbellak osatzen dute ekimen hau. Estudio honek Culinary Zinema kategoria iragarriko duen 'Flash!' kartela ere sortu du.
Motorren kultura izango da protagonista Savage Cinema atala iragarriko duen kartelean. El Solitario MC kolektiboak osatu du Borja Garmendiaren eta Iker Basterretxearen parte hartzearekin.
Atzera begirakoei dagokienez Roberto Cueto eta Erosintesi izan dira kartelen sortzaileak.
Epaimahaiak bestalde kartel-lehiaketan parte hartu duten beste hainbat lanei aipamen bereziak egin nahi izan dizkie.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.