Azaroak 15
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinebik Márta Mészáros hungariar zinemagileari emango dio Ohorezko Mikeldi saria

Emakumeenganako interes bizia erakutsi du bere lan guztietan, eta Berlinalen film onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen lehen emakumea izan zen, "Örökbefogadás" (Adopzioa, 1975) pelikularekin.
Meszarosek azaroaren 15ean jasoko du Mikeldi saria, jaialdiaren itxiera galan

Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Bilboko jaialdiak Márta Mészáros hungariar zinemagileari emango dio 61. edizioko Ohorezko Mikeldi saria. Zinemagileak jaialdiaren itxiera galan jasoko du saria, azaroaren 15ean, Arriaga antzokian.

Mészáros (Kispest, Hungaria, 1931) Hungarian film luze bat sinatu zuen lehen emakumea izan da, eta bere obran emakumeenganako interes bizia agertzen du.

Zinebik zuzendariaren lanik azpimarragarrienak proiektatuko ditu Bilboko Arte Ederren Museoan, tartean “Örökbefogadás” Berlingo azken jaialdian zaharberrituta estreinatu zuten lana. Berlinen lehiatu zen lehen hungariar filma izan zen. Gainera, urte horretan bertan, 1975ean, film onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen, emakume batek lortu zuen lehena.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X