EITB Gala
Albiste gehiago zinema
"Ballad of a Small Player" eta "Historias del buen valle", Sail Ofizialeko azkenak
Edward Bergerren fikzioa eta Jose Luis Guerinen dokumentala Zinemaldiko lehian aurkeztu diren azken pelikulak dira, eta horiek dira Mikel Zumeta kritikariak aztertu dituen azkenak.
Hind Rajab neskato gazatarraren istorioari eman diote Agenda 2030 saria
Jasangarritasun, aniztasun eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen filma aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Herriko publikoaren ahotsa Palestinako umeentzat oihartzun bihurtu nahi dute aktoreek.
"Ballad of a Small Player" filmean, Colin Farrellen pertsonaiak menpekotasun arazoa du jokoarekin
Edward Berger zuzendariak Conclave pelikula ekarri zuen Zinemaldira 2024an, ez zuen saririk irabazi; aurten, Sail Ofizialean errepikatu du.
Patxi Bisquert: "Pena da Pello Mari Otaño ahanzturaren zuloan egotea"
Zizurkildar aktore, zuzendari eta ekoizleak Pello Mari Otaño bertsolari eta idazlearen gaineko film biografikoa egin du. Joseba Usabiaga aktorea da, pantailan, Argentina eta Euskal Herri artean joan-etorrian ibili zen poeta, eta filmaren nazioarteko estreina gaur egingo dute, 19:00etan, Donostiako Zinemaldian. Joseba Elorza kazetariak Bisquert elkarrizketatu du, "Egun On" saioan.
Eloy eta Ivan, deabru berak hartuak
Biek, Eloy de la Iglesiak eta Ivan Zuluetak, erabili izan zuten zeluloidea espresabide. Zigor kolpe moduan ere bai. Bazekiten (bederen, bazuten susmo argia) zer zegoen jokoan baina ez zuten atzerapausorik eman.
“Frankenstein” izango da Zinemaldiaren film sorpresa
Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian proiektatuko da bihar Guillermo del Torok zuzendutako filma eta, larunbatean, hirugarrenez, Belodromoko pantaila erraldoian. Oscar Isaac, Jacob Elordi, Christoph Waltz eta Mia Goth dira protagonistak.
Milaka jarraitzaileren aurrean estreinatu da "Go!azen" telesailaren 12. denboraldia Zinemaldian
Arrakastaz ekin dio EITBko telesailak denboraldi berriarako ibilbideari. Zinemaldiaren barruan, Anoetako belodromoan egin da lehen aurrestreinaldia. Aurten, gainera, bigarren pase bat ere izango da hurrengo ostiralean.
Jendetza batu da Donostian Palestinaren alde, zinema munduak bultzatutako manifestazioan
Euskal Herriko komunitate palestinarrak deituta eta zinemako profesionalek babestuta, milaka herritarrek manifestazioa egin dute Donostian, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Bertan izan da "The Voice of Hind Rajab" pelikulako lantaldea.
Victoria Eugenia Antzokiak txalo artean hartu ditu "The Voice of Hind Rajab" filmeko protagonistak, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioaren atarian
"The Voice of Hind Rajab" filma proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta bertaratutakoek zazpi minutuko txalo zaparrada eskaini diete haren protagonistei, Palestinaren aldeko adierazpenen artean. Filmak sei urteko neskato baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek laguntza eskatu zuen, Israelgo armadak erasotako ibilgailu batean harrapatuta geratu ondoren. Motaz Malhees eta Saja Kilani aktoreak, hunkituta, kalera atera dira, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioa hastear zegoela, eta eskainitako elkartasun keinuak eskertu dituzte.
Zinemaren mundua, bat eginda, Donostian Gazako genozidioaren kontra
Zinemako profesionalek eta herritarrek The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa aprobetxatu dute, eta Victoria Eugenia antzokitik abiatu dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Pelikulako protagonistek eraman dute pankarta, 'Genozidioa STOP. Free Palestine' lelopean.