"Something you said last night" pelikulak Sebastiane saria irabazi du Zinemaldian
Something you said last night Luis de Filippisen filmak irabazi du Sebastiane Gehitu LGTBI elkarteak eskaintzen duen sariaren 23. edizioa, bihar bukatuko den Donostiako Zinemaldiaren barruan.
Filippisek gaur bertan, ostegunarekin, jasoko du saria, 19:30ean, Altxerri Donostiako tabernan, Alina Grigore iaz Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren zuzendariaren eskutik.
Gehituk 23 urtez eskaini du dagoeneko Zinemaldian lesbiana, gay, transexual eta bisexualen errealitate, balio, askatasun eta aurrerapen sozialak ondoen islatu duen ikus-entzunezko ekoizpenaren saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Honelakoa da "Aro berria", zinemetan ikusgai den Irati Gorostidiren filma
Aro berria EITBren parte-hartzea duen filma bigarren astea egiten ari da zinema aretoetan; Irati Gorostidiren filma Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Galdakaon, Donostian, Errenterian, Irunen, Altsasun eta Iruñean dago ikusgai. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean aipamen berezia jaso zuen filmaren sekuentzia bat aurreratzen dizugu Orainen, primizian.
EZAEk Zinemaren Euskal Festa ospatuko du larunbat honetan
Ekimenak publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea du helburu. Sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira.
Ikusi primizian "El mal" Bajo Ulloaren film berriaren trailerra
EITBren parte hartzea duen filmean, inoizko hiltzaile handienari buruzko liburu bat idazteko proposamena jasoko duen kazetari baten istorioa kontatzen du Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak.
Odola! Odol gehiago!
Telebista-emankizun batentzako kamerak har dezaken horretatik harago doaz beti Albert Serraren eta Imanol Rayoren objektiboak, errealitateak ezkutatzen duen ‘egia’ horren bila. Eta ez egia biribila, osoa, aldaezina den hori, baizik eta gauzen, gizakion, bizidunen, momentuen esentzia dardartia gordetzen duena.
Oscarren banaketa ekitaldia Youtuben ikusi ahal izango da 2029tik aurrera
Hollywoodeko Akademiaren eta bideo plataformaren arteko akordioa 2033ra artekoa da gutxienez.
"Las hijas" filmaren grabaketan izan gara, Urduñan
Urduñan (Bizkaia), Las hijas filmatzen ari dira, EITBk parte hartzen duen pelikula. Emakumeak protagonista dituen thriller psikologikoa da eta hausnarketa sakona egitera gonbidatuko gaitu. Bost aste daramatzate grabazioak egiten, eta filmaketaren azken egunetan daude; beraz, laster ikusiko dugu pantaila handian.
Rob Reiner aktore eta zine zuzendaria eta Michele Singer haren emaztea hilda aurkitu dituzte Los Angelesen
Los Angeleseko Polizia ustezko homizidio gisa ikertzen ari da gertaturikoa.
'Los domingos' eta Jose Ramon Soroiz garaile Forque sarietan, Goyen atarian
Donostian Urrezko Maskorra eskuratu ostean, Alauda Ruiz de Azuaren filmak irabazi du larunbat honetan fikziozko film luze onenaren saria. Patricia Lopez Arnaizek eta Soroizek eskuratu dituzte aktore onenen golardoak.
Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat
Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da. Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da. Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean. EITBren parte-hartzea du filmak.
"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan
Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.