Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Paul Thomas Anderson, 'One battle after another' filmaren zuzendaria. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Oscar sariak: One battle after another Paul Thomas Anderson zuzendariaren filma da Oscar sarien 98. edizioaren irabazle nagusia, sei sari lortuta. Atal nagusietako sariak jaso ditu tentsio politiko nabariko filmak, hala nola film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi egokitu onenarena.
- EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera: Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egingo dute Madrilen, Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko.
- Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian: Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapaleun eta Senperen, besteak beste. Halaber, 11 herritan bigarren itzulia egingo dute datorren igandean auzapeza aukeratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da