Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Nina'' pelikulak harrera ona jaso du Malagako zinema jaialdiko emanaldian

20240304143801_nina-malaga_
18:00 - 20:00
''Nina'' pelikulak harrera ona jaso du Malagako zinema jaialdiko emanaldian
Andrea Jaurrieta nafar zinemagilearen bigarren film luzeak EITBren parte-hartzea du, eta Patricia López Arnaiz, Dario Grandinetti eta Iñigo Aranburu dira aktore nagusiak. Malagan Sail Ofizialean lehiatu eta gero, maiatzaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X