72. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Joker: Folie à Deux' izango da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko film sorpresa

Todd Phillipsek filmatutako pelikularen lehen zatiak 2019an izan zuen toki bera izango du Batmanen etsaiaren inguruko bigarren filmak. Larunbatean ikusiko da, Victoria Eugenian.
Joaquin Phoenix eta Lady Gaga, "Joker: Folie à Deux" filmean
Joaquin Phoenix eta Lady Gaga, "Joker: Folie à Deux" filmean

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko film sorpresa Joker: Folie à Deux izango da, Todd Phillipsek Joker Batmanen betiereko etsaiaren inguruan egin duen bigarren filma. Veneziako Mostrako sail ofizialean programatu ondoren, Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituen filma bihar, larunbatarekin, izango da ikusgai Victoria Eugenian, bi emanalditan: 08:30ean eta 16:00etan.

2019an, Joker izan zen film sorpresa, eta beste hauek izan dira ikusgai gero: Sportin' Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022) eta The Killer (David Fincher, 2023).

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X