Zinema sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alauda Ruiz de Azua zinemagilea eta Nagore Aranburu aktorea Forque sarietan nabarmendu dituzte

alauda ruiz de azua eta nagore aranburu forque sariak efe
18:00 - 20:00
Alauda Ruiz de Azua zinemagilea eta Nagore Aranburu aktorea Forque sarietan nabarmendu dituzte
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako "Querer" ekoizpenak urteko telesail onenaren saria eskuratu du; Nagore Aranburu gipuzkoarrak, berriz, emakumezko aktore onenarena. EITBk ekoitzitako "Marco" eta "La infiltrada" pelikulak ere saritu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

"Aro berria" Irati Gorostidiren filma
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Aro berria" filmaren trailerra

Azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero.  EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X