Berlinale
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elias Querejeta Zine Eskolako bi film Berlinalen estreinatuko dira

"El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la misma caja)" Ernesto Martínez Bucioren eta "Duas vezes João Liberada" Paula Tomás Marquesen pelikulak Perspectives sailean lehiatuko dira.
'El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)'. © Odei Zabaleta.
'El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)'. © Odei Zabaleta.

"El Diablo Fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la mismo caja)" eta "Duas vezes João Liberada" Donostian, Elias Querejeta Zine Eskolan, garatutako filmak Berlinale zinema jaialdian lehiatuko dira, Perspectives opera primak biltzen dituen sailean.

Ernesto Martínez Bucio mexikarraren eta Paula Tomás Marques portugaldarraren filmak mundu osoko 14 opera primarekin lehiatuko dira atal horretan, gaur hasi eta otsailaren 23ra arte Alemaniako hiriburuan egingo duten zinema jaialdian.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X