Dokumentala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Kantauri'' dokumentalak Gnat jaialdia inauguratuko du, Donostian

''Kantauri'' dokumentalak Gnat jaialdia inauguratuko du, Donostian
Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendutako lana martxoaren 24an proiektatuko dute, Kursaalen. Gainera, apirilaren 4an zinema aretoetara iritsiko da EITBren parte-hartzea eta Joseba Beristainen musika duen filma, "gure itsasoaren aberastasun ekologikoa deskubritzen duena".

Zure interesekoa izan daiteke

"Aro berria" Irati Gorostidiren filma
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Aro berria" filmaren trailerra

Azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara Irati Gorostidi zuzendariaren lehen film luzea, Donostiako Zinemaldiko New Directors atalean epaimahaiaren aipamen berezia jaso eta gero.  EITBren parte-hartzea duen filma ur-kontagailuen fabrika bateko langileen batzarrarekin hasten da: azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatuko dute. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek, fabrika utzi, eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten, esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X