Dekoratua

Izendapen bat

Animaziozko film onena

Urtea 2025
Generoa Drama
Zuzendaritza Alberto Vazquez
Gidoia Alberto Vázquez, Francesc Xavier Manuel Ruiz
Iraupena 89 minutu
Parte-hartzea EITB

Arnolden bizipenak islatzen ditu filmak, krisi existentzial batean harrapatutako adin ertaineko arratoi batenak. Bikote bizitza gainbehera doa, bizitza zentzugabea iruditzen zaio eta bere inguruko guztia fartsa handi bat dela susmatzen hasi da. Lagunik onena egoera susmagarrian hil da, eta Arnold konbentzituta dago zerbait arraroa dagoela atzean. Eguneroko paranoia gisa hasten dena zerbaitekiko ihesaldi etsi bihurtuko da.

18:00 - 20:00

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X