Hemeretzi film lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean
Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioaren programazioa Benita Alain Berlinerren filmak irekiko du, eta Una película de miedok itxiko du.
Nuestro cuerpo es una estrella que se expande film luze dokumentala Sail Ofizialeko filmetako bat da
Hemeretzi film (zortzi luze eta hamaika labur) lehiatuko dira, apirilaren 20tik 25era, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioko Sail Ofizialeko sarien bila.
Benita Alan Berliner estatubatuarraren pelikulak irekiko du jaialdia, eta klausurako filma Una película de miedo Sergio Oksman brasildarrak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen lana izango da.
Aurten, 900 pelikula baino gehiago aurkeztu dituzte Sail Ofizialerako, eta horietatik aukeratu dituzte hemeretzi lan horiek. Lan aukeratuen artean, zinemagile hauen pelikula berrienak daude, besteak beste: Carlos Casas, Gala Hernández López, Rocío Mesa, Adrián Canoura, Adrià Expòsit-Goy eta Víctor Ladera.
Sail Ofizialeko lau pelikula mundu mailako estreinak izango dira: Coroa de Espinhos (Francisco Mouro Relvas), OAO (Rocío Mesa), Sin ton ni son (Víctor Ladera) eta Vegetare (Adrià Expòsit-Goy).
Sail Ofizialeko lanek nazioarteko epaimahaiak (laster iragarriko dute nork osatuko duten), gazteriaren epaimahaiak eta jaialdiaren publikoak ematen dituzten sariak irabazi ahalko dituzte.
EITBk film labur onenaren saria babestuko du jaialdian (3.000 euroko saria)
Gaur Sail Ofizialeko programazioa aurkezteko egin duten prentsaurrekoan Miquel Martí Freixas zuzendari artistiko berriak esan duenez, jaialdiak hasieratik izan duen “arriskua, ospe ona eta bilaketa” elikatzen jarraitzeko asmoa dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da