Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Eztabaidatsu suertatu da Berlinale azkena. Egiari zor, Berlingo zinemaldia anker besarkatu duen polemikak kinka larrian jarri du jaialdiaren nondik norakoa. Noranzko artistikoa, noranzko ekonomikoa, noranzko zeluloidezkoa.
Alta, bastante azalekoak ziren ika-mika horietatik alde, ihes egitea bastante erraza zen. Nahikoa zenuen mukuru zeuden aretoetan sartzea. Kanpoan elurra, kanpoan Berlin abegi hartu izan zuten beleak. Barruan, zinema.
Eta betidanik eta betiereko libertate eta borroka eremua izan den Kreuzberg auzoko Südlock izeneko esparruan, duela urte pila akuario izandako espazio bitxian, urtemuga festa bat. 40 urte betetzen du aurten LGTBIAQ+ hizki eta ikur horiek biltzen duten unibertsoari eskainitako lehen zinema bilerak. Berlinen sortu zen, non bestela? Berlinen bai, bertan aspaldian egin baitzioten muzin eta uko norberaren buru, genero eta abarrekoa estu eta hertsi definitu nahi izan zuen/duen joera muturrekoari. Berlinen ekin zioten, 1986an, Teddy izeneko sariak banatzeari. Berlinalen parte hartzen zuten film queer guztiak arakatzen hasi zen epaimahai balent bat, eta kideen gustukoena aitortu. Izan ere, aitortza jaso zuen lehena Almodovarren La ley del deseo izan zen.
Pasa ziren urteak. Baita pelikulak ere. XX. mendea bukatzear zela, Gipuzkoako Gehitu elkarteak proposatu zuen, Donostiako Zinemaldiaren konplizitateaz, Berlingo Teddyak eredu hartzen zituen Sebastiane golardoa. Berlinen hartzak ziren ikurrak bertako piztia maitatuak direlako eta homosexualen artean badagoelako amorante iletsuak desiratzen dituzten ehunka lagun (heterosexualetan ere, ez pentsa). Donostian, berriz, Sebastiane izango zuen deitura. Hirikoa izateaz gain, badelako LGTBIQA+en eroso, seguru eta aktibismoan sentitzen diren horien patroia. Bazen beste zio bat, Derek Jarmanek latinez buruturiko film esanguratsu hura, Sebastiane izenburukoa, hain zuzen ere.
Donostiakoa munduko bigarren LGTBIQA+ topaketa izan zen. Hirugarrena pixka bat geroago iritsiko zen, 2001ean, Kieven. Zabaldu ziren gero beste ziento bat, Bilboko Zinegoak barne, jakina asko. Badira zinema queer/kuirrari eskainitako jardunaldiak Vietnamen, Sri Lankan, Hegoafrikan, Asturiasen eta Brasilen.
40 urte bete zuten hartzek Berlinen, eta kide hainbat gonbidatu zuen aquarium izandako eremuan zinemaz, generoz, bizitzaz, desafioz, aktibismoz mintzatzeko. Elkartu ziren bertan Teddy Awards ametsari heldu zion Wieland Speck zinemagile eta eragilea, Kieveko Sunny Bunny izeneko jaialdiaren Bohdan Zhuk ordezkaria eta Euskal Herritik, bozemaile/eramaile, argazkilari, zinema kuradore eta programatzaile moduan ailegaturiko Aritz Dendategi.
Luze hitz egin zuten Kreuzbergeko paraje hartan. Izan ziren beste hitzaldi/mintegi/junta ausart. Etsenplu gisa, Teddy Talents Talks hura, Queer Academyk antolatua. Kuir zineman esan/erakutsi/formulatu gabe geratzen diren zona, zulo horiek eztabaidatu ziren hortxe.
Bai, oraindik ere bada bide pila urratu behar. Urratu, plazara ekarri, aztertu, salatu, gozatu… Gero eta subertsiboagoak izan behar/nahi dute queer/kuir autoreek. Baita parte diren gizataldearekin ere, ez ahaztu.
Ederra, sutsu eta mamitsua suertatu zen Teddy Awardsen urtemugaren festa. Biribiltzeko, denok ustekabean harrapatu gintuen pelikulak lortu zuen aurtengo garaikurra, gizon transa den Ian de la Rosaren Iván & Hadoumek, alegia. Amodiozko istorio kasik ezinezkoa. Almerian. Existitzen da bertan egiazko itsasoa, bai. Baita plastikozko bat ere, negutegietakoena. Hazten dira hor gero Europa osoan salduko diren tomateak, alberjiniak, kalabazinak…
Bertan egiten dute lan gizon transa den Ivanek eta aita Marokokoa duen Hadoum emakume libreak. Gainbegira batez, herrian nahiko onartuak direla ematen du… Gainbegira batez, diot nik… Zakarra bezain erromantikoa izango da beren maitasuna. Min emango diote elkarri. Baita zorioneko istant gozoak ere.
Irabazi zuen filmak Teddy sari 40.a. Ekarriko dute gurera. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.