"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.
"One battle after another" sarituaren taldea. Argazkia: EFE
Paul Thomas Anderson estatubatuarraren One battle After Another akziozko thrillerra izan da Britainia Handiko zinemaren BAFTA sarien 79. edizioko irabazle nagusia, film onenaren saria, zuzendaritza onenarena eta taldeko aktore onenaren saria (Sean Penn) barne, sei maskara lortuta.
Aipatutakoez gain, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro protagonista dituen zintak gidoi egokitu onenaren saria, argazki onenarena eta edizio onenarena ere eskuratu ditu.
Oscarren atariko izan ohi den sariketa honetan horrenbeste sari eskuratzea seinale ona izan daiteke Paul Thomas Andersonen pelikularen etorkizunerako, hurrena etorriko diren sari horietarako.
Hurrengo film sarituena Ryan Cooglerren Sinners izan da. Jatorrizko gidoi onenaren saria, jatorrizko soinu-banda onenarena eta bigarren mailako emakumezko aktore onenarena eskuratu ditu (Wunmi Mosaku).
Britainia Handiko akademikoek Guillermo del Toro mexikarraren Frankenstein ere saritu dute. Jantzien diseinu onenaren, ekoizpen diseinu onenaren eta makillaje eta ile-apainketa onenaren ataletan gailendu da.
Chloe Zhaoren Hamnet drama shakespearetarra ere saritu dute igande honetan Londresko Royal Festival Hallen. Bi BAFTA sari eskuratu ditu, britainiar film onenarena eta emakumezko aktore onenarena (Jessie Buckley).
I Swear filmak casting onenaren saria eskuratu du eta Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote izar errebelazioaren kategorian ere garaikurra.
Azkenik, Oliver Laxe galiziarraren Sirat hautagai zen ingelesez ez den film onenaren kategorian, baina Affeksjonsverdi norvegiarrak eskuratu du saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.
Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.
Danny Boylek bere garaiari zorrotz begiratuko dion Veneziako Mostra irekiko du
Gerren kolpea eta krisi klimatikoa Italiako jaialdiaren pantailetara lerratuko dira. Sail Ofizialean, Trainspottingen zuzendaria, Nani Morettik zuzendu duen euskal koprodukzio bat, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller eta Werner Herzog lehiatuko dira, besteak beste, baita May el-Toukhy danimarkar-egiptoarra eta Rachel Szor israeldarra ere. Bi emakume 21 pelikulatan.
Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu
Zinemaldiaren atak horrek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.
"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktore alemaniarrarekin bat egingo du Wattsek 74. edizioko Donostia sarien irabazleen zerrendan.