Gaua

3 izendapen

  1. Jantzien diseinu onena (Nerea Torrijos)
  2. Makillaje eta ile-apaintze onena (Patricia López, Paco Rodríguez H., Nacho Díaz)
  3. Efektu berezi onenak (Jon Serrano, Mariano Garcia Marty, David Heras, Iñaki Gil “Ketxu”)
Urtea 2025
Generoa Drama fantastikoa
Zuzendaritza Paul Urkijo
Gidoia Paul Urkijo
Iraupena 93 minutu
Parte-hartzea EITB

Euskal Herriko mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesaldian, hiru emakumerekin topo egingo du. Hauek, erreka ondoan arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonistetako bat.

18:00 - 20:00

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X