Los tigres

7 izendapen

  1. Ekoizpen diseinu onena (Begoña Muñoz Corcuera)
  2. Jatorrizko musika onena
  3. Argazki zuzendaritza onena
  4. Arte zuzendaritza onena
  5. Soinu onena
  6. Editatze onena
  7. Efektu berezi onenak

* Kowalski Films euskal ekoiztetxearen produkzioa

Urtea 2025
Generoa Thrillerra
Zuzendaritza Alberto Rodriguez
Gidoia Rafael Cobos, Alberto Rodriguez
Iraupena 109 minutu

Antonio eta Estrella neba-arrebak dira. Haien aita urpekaria zen. Bizitza osoa daramate itsasoan. Antonio el Tigre da, urpekari garaiezina, segundo gutxien buruan bizia jokoan jartzen duzunean eta hori egunero egiten duzunean hor behean denek nahi duten kidea. Estrellak nebari laguntzen dio lan egiten duten gabarran. Berak mantentzen du lurrari lotuta. Uretatik kanpo, Antonio desastre hutsa da. Beti orainaldian pentsatzen bizi izan da, inoiz ez etorkizunean, eta bere egoera ekonomikoa korapilatsua da. Antoniok istripua izan du, eta esan diote bere urpean igari egiteko egunak laster amaituko direla. Etorkizuna ilun eta korapilatsu datorkie. Alabaina, baliteke goera hori aldatzea petroleo-ontzi baten kroskoan ezkutatuta kontrabandoko kokaina topatuko baitute. Antoniok ez du beste aukerarik ikusten, arreba Estrellak ez du argi ikusten. Beti bezala.

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X