Maspalomas

9 izendapen

  1. Film onena
  2. Zuzendaritza onena (Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga)
  3. Gidoi onena (Jose Mari Goenaga)
  4. Gizonezko aktore protagonista onena (Jose Ramon Soroiz)
  5. Antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Kandido Uranga)
  6. Jatorrizko musika onena (Aranzazu Calleja)
  7. Argazki zuzendaritza onena (Javier Agirre)
  8. Arte zuzendaritza onena (Mikel Serrano)
  9. Makillaje eta ile-apaintze onena (Karmele Soler, Sergio Perez Berbel)
Urtea 2025
Generoa Drama
Zuzendaritza Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi
Gidoia Jose Mari Goenaga
Iraupena 115 minutu
Parte-hartzea EITB

18:00 - 20:00

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X