Sorda

2 euskal izendapen 

Emakumezko aktore protagonista onena (Elena Irureta)

Soinu onena (Urko Garai, Enrique G. Bermejo, Alejandro Castillo)

Film onena

Zuzendari berri onena

Gidoi egokitu onena

Emakumezko aktore protagonista onena

Antzeztaldeko gizonezko aktore onena

 

* Euskal profesionalak izendatuta, Euskal Herritik kanpoko produkzio batean (7 izendapen, guztira)

Urtea 2025
Generoa Drama
Zuzendaritza Eva Libertad
Gidoia Eva Libertad
Iraupena 99 minutu

Angela emakumezko gorra umea izatekotan da, Hector entzumen urritasunik ez duen bere bikotekidearekin batera. Haurdun gelditu eta gero, baina, amatasunaren aurreko eta umearekin komunikatzen gai izango ote den beldurrak loratuko dira. Umearekin batera bikote krisia iritsiko da, eta Angelak berarentzako eginda ez dagoen mundu batean hazi beharko du jaioberria. Izenburu bereko 2021eko film laburrean oinarrituta dago pelikula. 

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X