Desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk ardurak eskatu ditu De Juanaren desagerpenagatik

PPren presidenteak ETAko preso ohiarekin zer gertatu den ikertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Mariano Rajoy PPren presidentea, Zaragozan.
Mariano Rajoy PPren presidentea, Zaragozan. Argazkia: Efe

Mariano Rajoy PPren presidenteak Iñaki de Juana Chaosekin zer gertatu den ikertzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari eta ardurak eska ditzala exijitu dio, preso ohiaren desagerpena dela eta.

Hala adierazi du popularren buruzagiak probintzietako PPren buruzagiekin Zaragozan egin duten bileraren ostean.

Rajoyk azpimarratu du PPk beti babestuko duela Espainiako Gobernua terrorismoaren kontrako borrokan, ETArekin negoziatzen ez badute behintzat, baina De Juanarekin gertatzen ari dena "kezka handiz" hartu dutela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X