Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias. Argazkia: EITB Media
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias zorrotz agertu da EHUko Errektoretzarekin, eta ohartarazi du bizikidetza-protokolo berria, gertatutako istiluei eta “mehatxu-jarrerei” aurre egitea helburu duena, ez dela "nahikoa”.
Perez Iglesiasek komunikabideen aurrean hitz egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren, eta adierazi du dokumentua “asmo onez” egina dagoela uste duela.
Hala ere, sailburuak deitoratu du protokoloa aurkeztean “bizikidetza-arazoak” aipatu izana, EHUko egoera talde batzuk “elkarrekin ondo moldatzen ez direlako” etorri izan balitz bezala.
“Ez da horrela; arazoa da talde batzuek jarrera bortitzak hartu dituztela eta zenbait kasutan mehatxu mezuak zabaldu dituztela”, adierazi du.
“Ez ditut taldeak aipatu, siglak ez ditudalako ondo gogoratzen. Bizitza osoa eman dut Unibertsitatean, eta sigla desberdinak dituzten hainbat talde igaro dira; orain nahastuta nago”, gehitu du. Hala ere, kazetarien galderei erantzunez, Ikasle Antolakunde Sozialista aipatu du.
Erreakzioak, Arabatik
Bien bitartean, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez oso kritiko agertu da protokolo berriarekin. "Indarkeria erabiltzen dutenak eta jasaten dutenak dauden egoera batean, proposatzen dena ekidistantziako protokolo bat da", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik