Chaconen bidai baten inguruan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Defentsak 3 urte behar izan ditu Parlamentuko galdera bati erantzuteko

Galdera, Kosovori buruzkoa, 2008ko ekainaren 17an egin zuten eta erantzuna abenduan iritsi zen Kongresura, Espainia NATOK Kosovon zuen operaziotik kanpo dagoenean.

Defentsa ministerioak 30 hilabete behar izan ditu Alderdi Popularrak Espainiako Kongresuan egindako galdera bat erantzuteko. Carme Chacón Defentsa ministroak kanpora egindako lehen bidaian Kosovo zergaitik ez zuen bisitatu jakin nahi zuten 'popularrek'.

Galdera, 2008ko ekainaren 17an egin eta Gorte Nagusietako Aldizkari Generalean publikatu zuten urte bereko uztailaren 9an. Carmen Chaconek zergaitik ez zituen Kosovon zeuden militar espainiarrak bisitatu jakin nahi zuen Carmen Alvarez-Arenaz alderdi popularreko diputatuak.

Erantzuna abenduaniritsi da Kongresura, Espainia NATOk Kosovon duen operaziotik kanpo dagoenean.

Erantzunean, 2008ko apiriletik ministro izendatu zuenetik Chaconek kanpoan ari diren militarrei hainbat bisita egin dizkiela gogorarazten du, baita Espainia barruan daudenei ere. Konkretuki, Chaconek Kosovon dauden militarrak 2009ko martxoaren 19an bisitatu zituela esaten du, "beraz, galdera horretan aipatutako bazterketa ez da existitzen".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X