Urtarrilaren 27an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak greban izandako jarrera salatu dute sindikatuek

ELAk, LABek, STEE-EILASek eta HIRUk "erantzukizunak zuritzeko" eskatu diote Herrizaingo Sailari, Gasteizen greba egunean Ertzaintza "zirikatzaile eta neurririk gabe" aritzeagatik.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek "erantzukizunak zuritzeko" eskatu diote Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari, pasa den urtarrilaren 27an greba egunean Gasteizen Ertzaintza "zirikatzaile, neurririk gabe eta gogor" aritzeagatik.

Sindikatuek ohar batean azaldu dutenez, Ertzaintza "herritarren defentsan aritu ez" zenez, "eskubideen urraketaren aurka" aritu barik, "piketeak" jomuga zituzten "uneroro".

Ertzaintzaren jokabideak "tentsio eta beldur" uneak eragin zituela gaineratu dute, eta erantzunkizunak eskatu dizkiote Rodolfo Aresi

aurrerantzean halakorik gertatu ez dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X