Albiste da
Ekitaldia Euskaldunan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezker abertzaleak astelehenean aurkeztuko du alderdi berria

Lokarrik antolatutako ekitaldian, Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek alderdiaren estatutu berriak azalduko dituzte, bai ikuspuntu politikotik bai ikuspuntu juridikotik.

r abertzaleak alderdi politiko berria aurkeztuko du datorren astelehenean maiatzeko hauteskundeei begira, Lokarrik Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu duen ekitaldi batean.

Rufi Etxeberriak alderdi berriaren estatutuen eduki politikoa azalduko du eta Iñigo Iruin abokatuak, alderdi berriaren estatutuak idatzi dituenetako batek, azalpen juridikoak emango ditu.

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izango da 11:00etan eta antolatzaileen arabera, helburua "legez kanpoko ezker abertzaleko ordezkariei ahotsa" ematea izango da "alderdi berria erregistratu aurretik estatutuen edukia euskal gizarteari aurkezteko eta azaltzeko".

Lokarrik baieztatu du ezker abertzaleak bere estatutu berriak erregistratuko dituela Barne Ministerioan, Madriden, "legalizazioa lortzeko helburuarekin". Horren harira, "garrantzia handiko ekitaldi politikoa izango dela" aurreratu du.

Hori dela eta, "proposamena helarazi genien alderdi berriaren sustatzaileei: estatutu politikoak eta horien arrazoiak euskal gizartearen ordezkari garrantzitsuenen aurrean aurkeztea, Madrilen alderdia erregistratu aurretik", Lokarrik azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Ayuso Madrid indisposición misa Almudena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak anbulantzian utzi behar izan du Almudenako meza, "ondoezik" jarri ostean

Bezperan, Andaluziako PPren kongresuan ere ez zuen parte hartu, "ondoez txiki bat" izan zuelako. Gastroenteritisak eragindako tentsio jaitsiera izan dela esan dute bere inguruko iturriek, eta jada sendagiria eman diotela. Ostiralean, Alberto Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea auzitara eramango dutela zabaldu zen. Madrilgo Auzitegiak iruzur fiskala egotzita epaituko du.

AME6410. BELÉM (BRASIL), 07/11/2025.- El presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez, habla durante la cumbre de líderes de la COP30 este viernes, en el Centro de Convenciones Hangar en Belém (Brasil). Sánchez anunció una contribución añadida por parte de España de 45 millones de euros a la lucha contra el cambio climático y ofreció a su país para avanzar en ese camino y hacer frente al riesgo que suponen los negacionistas. EFE/ Antonio Lacerda
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek

Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".

Ibone Bengoetxea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

 Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen 

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X