Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egibarrek dio ezker abertzaleak ETA aipatu behar duela legean sartzeko

EAJren Gipuzkoako buruak uste du ezker abertzale berriaren adierazpenak "dudarik gabekoak" izan direla eta "bide politiko soilen" aldeko apustuak bere horretan jarraitu behar duela.
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako burua, artxiboko irudian.
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako burua, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak uste du ezker abertzaleak ez duela "legezkotasuna gaindituko" ETA aipatu gabe.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Egibarrek azaldu duenez, ezker abertzalearen azken adierazpenak "dudarik gabekoak" izan dira eta "bide politiko soilen" aldeko apustuak bere horretan jarraitu behar du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X