EPPKaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UpyD: 'Gernikako akordioa gizarteari xantaia egiteko saiakera da'

Bakea lortzeko prezioa bilatzen duela dio Gorka Maneiro, UPyDko bozeramaileak.
Gorka Maneiro. Argazkia. EITB
Gorka Maneiro. Argazkia. EITB

Presoek bat egin duten Gernikako akordioa "gizarteari xantaia egiteko saiakera zakar bat" dela esan du Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak, "bakea lortzeko prezioa bilatzen duelako".

ETAko presoek barkamena eskatzeko eta talde terroristari baldintzarik gabe "pertsiana jaisteko" esan behar diotela adierazi du Maneirok ohar batean.

"Estatua ez dago ETArekin zorretan". "Amaiera ETA errenditzean, demokrazia onartzen eta legea betetzen dutenean iritsiko da", esan du Maneirok.

"Odol delituak dituzten edota barkamena eskatzen ez duten presoekin kontzesiorik ez egotea eta prezio politikorik ez ordaintzea" defendatu du Gorka Maneirok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X