ETAko presoen kolektiboaren (EPPK) komunikatua, osorik
Urte bete igaro da Euskal Herritarrontzat hain esanahi berezia duen GERNIKA herrian arlo politiko, sindikal eta sozialeko 30 euskal eragilek 'Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa' sinatu zutenetik. Gure herriak bizi duen gatazka politikoa eta indarkeria gatazkari konponbide demokratiko bat ematea helburu duen prozesuan jauzi bat suposatu zuen akordioak. Euskal Herriaren nazio izaeraren aitortza, Euskal herriak bere etorkizunaz erabakitzeko duen eskubidea zein Euskal herritarron hitzaren errespetuaren inguruko akordio zabala xede, bidean Euskal herritar guztion eskubide zibil eta politikoen errespetuaren bermearen aldeko jarduera abiatu zuen GERNIKAKO AKORDIOAK.
Euskal Herriari dagokion demokraziarainoko ibilbide politikoa, justizian eta errekonozimendu politikoan oinarrituriko eszenatokirainoko ibilbidea denok elkarrekin egiteko prestutasuna adierazi zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak garaian. Amnistia osoaren erreferentzia eta norabide ezinbestekoan, Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren kontrako zapalketa eta errepresio estrategiaren baitan indarrean duten espetxe politika gatazkaren konponbide klabean lerrokatu beharra aldarrikatu genuen. Gutxieneko baldintza demokratikoen artean gure eskubide zibil eta politikoak biltzen dituen estatus politikoaren gauzatzearen beharra ere azpimarratu genuen. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak plazaraturiko aldarrikapenak bere baitan jasota ditu Gernikako Akordioak ere, Amnistiarako bidean lehen urrats gisara Euskal Preso guztien Euskal Herriratzearen zein pairatzen ditugun hainbat muturreko egoeren altxatzearen aldeko jarrera argia adierazten du akordioak.
EPPK Euskal Herrian eragile garrantzitsu eta konponbide prozesuan nahitaezkoa den heinean, prozesu horretan gure parte hartzea eskubidea da. Are gehiago, eta umiltasun osoz baina erabateko konbentzimenduaz diogu hau: Gure herriak pairatzen duen gatazkaren konponbidea bera irudikatu eta lortu ahal izateko saihestezineko eragiletzat dugu gure burua.
Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriari inposatu dioten, eta horrenbeste sufrimendu eragin duen gatazkari behin betiko konponbide integralera, Euskal Herriaren aitortza, bere etorkizunaz duen erabakitzeko eskubidearen onarpena eta erabaki horren errespetua bermatuko dituen eszenatokira bidea egiteko erreferentzia izan da, sortu zen unetik beretik Gernikako Akordioa EPPKren aburuz. Hala adierazi genien akordioa sinatu zuten eragileei lehenik eta euskal jendarteari ondoren 2010eko otsailean.
Arestian aipatutakoaz mintzatu, iritziak elkartrukatu eta finean, EPPK akordioaren parte izan eta era normalizatuan bere garapenean eta jardunean parte ahal izan dezan esfortzua eskatu genien orduan eragileei. Eredugarri eta txalotzekoa da gure gonbiteak jaso duen harrera eta GERNIKAKO AKORDIOAK emandako erantzuna. EPPKren eragiletzaren aitortza eta hain beharrezkoa den prozesuan parte hartzearen egikaritzean urrats ikaragarria eman du GERNIKAKO AKORDIOAK. EPPKren estatus politikoaren gauzatze praktikoan zutoin garrantzitsua jarri du.
Hilabete hauetan zehar Akordioaren edukiaz argipenak izan dira. Zentzu honetan, eta EPPKk bere baitan hartutako ildoaren norabidean, dagozkigun eskubideak inolako kontrapartidarik gabe eta berehala aplikatu beharra argi geratu da. Horrela aldarrikatzen dugu eta hori da euskal Jendartearen artean gero eta hedatuagoa dagoen aldarria. Izan ere, Euskal Preso Politikoen kolektiboa osatzen dugun kideok betidanik lehenetsi bait dugu gure izaera politikoa eta kolektiboa. Gure borroka Euskal Herriaren borroka da, gure herriaren aitortzaren aldeko borroka; gure herriaren burujabetasunaren aldeko borroka hain zuzen ere. Zentzu horretan, norbanakoen interesetatik harago kokatzen dugu gure burua. Kolektiboa osatzen dugun kideok borroka horrekin erabateko konpromisoa dugu eta ez dugu, borrokaren lubaki honetan, Espainiako zein Frantziak gure izaera politiko zein humanoa suntsitu asmoz eraikitako kartzela sistemak 'eskaintzen' dizkigun irtenbide eta onura pertsonalen politika zitala onartzen. Erabilpen politiko maltzurra zede duen xantaia eta errepresio sitema penitentziarioari aurre egin diogu beti Euskal Preso Politikoen Kolektiboan antolaturik gauden Euskal herritarrok. Gure erabaki eta jarrerak kolektiboak eta aipatu helburuen mesedetan kokatu izan ditugu beti. Hala izango da etorkizunean ere. Zentzu horretan inportantea izan da hilabete hauetan zehar emandako argipen prozesua.
Muturreko egoeren inguruko edo eta eskubide zehatzez harago, GERNIKAKO AKORDIOAREN aldetik gatazkaren konponbide prozesuan EPPKk parte hartzearen aldeko aldarriak izan du oihartzunik. Madrilen eta Parisen entzungor darraiten arren, Euskal Jendartean gure gutxieneko eskubideen aldeko posizio hartzean lan eredugarria izan da, beste eragile eta mugimenduekin batera, GERNIKAKO AKORDIOARENA. Eskubideei lotuta, sufriarazten diguten gatazkaren konponbide prozesuan gure parte hartzea bermatzearen alde GERNIKAk hartu duen protagonismoa eta egindako esfortzua ez da antzua izan. Madril eta Parisek gure arteko harreman zuzena ekiditen saiatu diren arren, hilabete hauetan izan dugun harremanak, aipatu trabak gaindituz, bere fruituak eman ditu.
EPPKk GERNIKAKO parte diren eragileen adore eta borondatea txalotu egiten du. EPPkrekiko jarrera eta jarduna eredu dira osatzen dugun kolektiboaren estatus politikoa gauzatze bidean.
2010eko Abenduaren 27an argitara emandako agirian horrela genion: «Hausnarketa sakonak, eztabaida zabalak eta erabaki politikoak Prozesu Demokratiko baten beharraz mintzo dira. Bere abia irabazi, garatu eta gauzatu behar den ibilbide politiko bat, behin betiko konponbide demokratiko batera eraman behar gaituena: Euskal Herriaren aitortza, bere etorkizunaz duen erabakitzeko eskubidearen onarpena eta erabaki horren errespetua, hain justu». Eszenatoki Demokratiko hori gauzatze bidean erreferentzia da GERNIKAKO AKORDIOA EPPKrentzat, eta hein horretan Akordioarekin bat egiten dugula adierazi nahi diogu euskal jendarteari.Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkiguten muga eta traba guztien gainetik, EPPKk, GERNIKAKO AKORDIOAREN baitan eta GERNIKAKO AKORDIOAREN edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa azaltzen du.
Itxikeria-Itsukeria eta gatazka betikotzea helburu dituzten jarrerak printzatu eta gure herriarentzat bere etorkizun askea bermatuko duen eszenatokia eskuratzea ez da, ez, nolanahiko erronka. Abian dugun prozesuak helburuak egikaritzera eramango gaituenaren konbentzimenduaz, prozesu demokratikoa bururaino bultzatzeko erabateko konpromisoa dugu ordea. Eta lortuko dugu!!
Euskal Herria izango da!
Gora Euskal Herria askatua!
Zure interesekoa izan daiteke
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.