Lokarrik antolatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguigurenek Bake Konferentziara joateko eskatu dio PPri

PSEren presidentearen aburuz, garrantzitsua da Konferentziara joatea "bake biderako hainbat ebazpen" onartuko direlako. Basagoitik, aldiz, Eguiguren erratu egin dela dio, "beti erratzen den bezala".
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EFE
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EFE

s Eguiguren PSEren presidenteak esan duenez, "garrantzitsua da" asteleheneko Bake Konferentziara joatea eta, bere ustez, PP Lokarrik (besteak beste) antolatutako ekitaldian han egon beharko litzateke "bake biderako hainbat ebazpen" onartuko direlako. "Bizitza guztian eskatu dugun eta orain abiarazi den bide geldiezinean aurrerapausoa da".

Eusko Jaurlaritzako Legebiltzarreko korridoreetan egin ditu adierazpen horiek komunikabideen aurrean Eguigurenek, hilaren 17an Donostiako Aiete Jauregian izango den Nazioarteko Bake Konferentzian bere parte hartzeari erreferentzia eginez.

PSEko presidentearen ustez, "garrantzitsua" da Konferentzian egotea "euskal sozialistek beti borrokatu dugulako bakearen alde". "Pauso erabakigarriak ematen ari diren une honetan, ez gara erretiratuko, lehen tokian egongo gara gainera", azpimarratu du Eguigurenek.

Halaber, PPk ere Lokarrik antolatutako bilkurara joan beharko lukeela adierazi du, Konferentzian ez dutela "inor jango" adieraziz, "bake bidean ebazpenak adostuko dira", eta hori ez dela "beste munduko gauza" erantsi du. "Aurrerapauso bat da sortu den bide geldiezin honetan eta bizi osoan hori eskatu dugu", azpimarratu du.

PP: Eguiguren erratu egin da

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak normalizazio politikoaren inguruko Nazioarteko Bake Konferentzia errefusatu du ETAri "bakearen truke" ordaindu egin beharko zaiolako eta Batasunari hauteskunde kanpaina egingo zaiolako.

Basagoitik adierazi du Eguiguren erratu egin dela, "beti erratzen den bezala", eta Lokarrik eta gatazken ebazpenean lan egiten duten beste bost erakundek antolatutako konferentziak, "ETAri hiltzen uzteko zerbait eman behar zaiola esateko" baino ez duela balioko iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X