Bake Konferentziak egindako adierazpena oso-osorik
Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.
Gure ustez, gaur egun, helburu hori lorgarria da euskal herritarren, bere ordezkari politikoen eta Europa zein Nazioarteko Komunitate zabalaren laguntzarekin. Argi adierazi nahi dugu ez garela hona etorri ezer inposatzera eta inork ez dezala pentsa herri honetako herritargoari ezer agintzeko eskubidea edota autoritatea dugunik. Ez gara inor hemengo eragile ezberdinei eta beraien ordezkari politikoei zer egin behar duten esateko.
Halaber, fede onez etorri gara eta espero dugu gure herriek eta jendarteek, baita besteenek ere, pairatu zituzten gatazka luzeak konponduz eskuratu dugun esperientziatik abiatuz eskainiko dizkizuegun ideiak baliagarriak izango zaizkizuela.
Gure esperientzia horretatik abiatuz, jakin badakigu bortxakeria eta gatazka egoera konpontzea eta bake iraunkorra erdiestea ez dela inoiz lorpen erraza izatean.
Ausardia beharrezkoa da, arriskuak hartzeko borondatea eduki behar da, konpromiso sakonak, esku zabaltasuna eta estatu buru sena behar dira.
Bakea errekontziliazioaren indarra gorrotoan oinarrituriko ohiturei nagusitzean dator; egungo egoeraren eta etorkizun hobearen aukera iraganeko ozpindura baino askoz ere onuragarriagoa denean.
Gure esperientziak erakutsi digunez, bakea eskuratzeko benetako aukera ematen denean, ezinbestean aprobetxatu beharra dago.Gatazka, elkarrizketaren bidez, inolako bortxakeriarik gabe eta demokraziaren eskutik gainditzeko herritargoak bai eta bere ordezkari politikoek egin duten aldarrikapenaren indartzeak aukera hau zabaldu du.
Gure ustez, berrogeita hamar urte baino gehiago iraun duen biolentzia amaitu, eta bake iraunkorra eta justua eskuratzeko aukera une honetan bideragarria eta eskuragarria da.
Honengatik guztiarengatik:
1.- ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.
2.- Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko.
3.- Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontziliazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.
4.- Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako.
Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek, begiraleek edota laguntzaileek, elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. Hemen ere, gatazkarekin zer ikusirik duten parteek horrela erabakiko balute, elkarrizketa nazioarteko laguntzaileen bidez ere bidera liteke.
5.- Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.
Donostian
2012ko Azaroaren 17an
Zure interesekoa izan daiteke
Laugarren Xedapen Iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNko presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapen hori ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago eskatu behar zaio grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEko idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroa jokatzen ari den paperaz medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta EAJrekin ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"
Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon
Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.