PPk gehiengo osoa lortu du Espainian; Euskadin Amaiurrek irabazi du
PPk gehiengo oso zabala lortu du hauteskunde orokorretan, 186 eserleku eskuratuta. Bere aldetik, PSOEk bere historia osoko emaitza txarrenak izan ditu, 110 diputatu.
Euskadin, Amaiur koalizio abertzalea izan da irabazlea, 6 eserleku baititu, eta talde parlamentarioa izango du. Ondoren EAJ (5), PSE (4) eta PP (3) daude. Horrenbestez, ezker abertzalea indartsu sartu da Kongresuan, 15 urteren ostean, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri eta gero egindako lehen hauteskundeetan.
Nafarroan, UPN-PPk 2 diputatu bereganatu ditu, eta PSNk, Amaiurrek eta Geroa Baik, bana. Hori horrela, Uxue Barkos Geroa Baiko zerrendaburuak eutsi egin dio 2008an Nafarroa Bairekin lortutako eserlekuari.
Hauteskundeak krisi ekonomiko sakonak baldintzatuta etorri dira. Langabeak ia 5 milioi dira eta hauteskunde kanpainan arrisku saria maila historikoetan kokatu da. Testuinguru horretan, PPk 16 puntu eta 76 eserlekuko aldea atera dio PSOEri, hots, Jose Maria Aznarrek 2000 urtean lortutakoa baino handiagoa. Urte horretan, PPk 183 diputatu izan zituen, eta PSOEk 125.
Nolanahi ere, PSOEren gainbehera alderdi txikien hazkundearekin batera heldu da, eta, ondorioz, legegintzaldi honetan Kongresua inoiz baino anitzagoa izango da. Orotara zazpi talde parlamentario izango dira, eta talde mistoa sei alderdik osatuko dute.
2008an PSOEk eta PPk 323 eserleku batu zituzten, eta orain 296. Bereziki nabarmentzekoa da Izquierda Unidaren hazkundea, 2 diputatu izatetik 11 izatera eta talde mistoan izatetik talde parlamentarioa izatera pasatu baita.
Hain zuzen ere, horrela banatu dira Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak: PP, 186 (+32); PSOE, 110 (-59); CiU, 16 (+6); IU, 11 (+9); Amaiur, 7; eta EAJ, 5 (-1). Horiek guztiek talde parlamentarioa izango dute.
Ordezkaritza lortu duten baina talde mistoan izango diren alderdiak, ordea, hauek dira: UPyD, 5 eserlekurekin (+4); BNG, 2 eserlekurekin; Coalicion Canaria, beste 2rekin, eta Compromis-Equo, Geroa Bai eta Foro de Ciudadanos, banarekin. UPyDK talde propioa izateko adina diputatu lortu ditu, baina ez da heldu botoen % 5era. Beraz, talde mistoan izango da.
PPk erkidego guztietan irabazi du, Katalunian (CiU) eta EAEn (Amaiur) izan ezik.
Boto zuria % 1,37koa izan da, hau da, demokraziako hirugarren handiena, 2000ko eta 2004ko datuen atzetik. Parte-hartzea % 71,69koa izan da, eta abstentzioa, % 28,31koa.
Hauteskundeen emaitzak jakin eta gero, Mariano Rajoy PPren hautagai eta Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak adierazi du "guztion presidentea" izan nahi duela, eta "miraririk gabeko aldaketa" gauzatuko duela.
Bere aldetik, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiak "lehenbailehen" alderdiaren ohiko biltzarra egitea eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero idazkari nagusiari. Dena dela, ez du zehaztu etorkizunerako zer asmo duen.
Gobernu berriaren erronkak
PPren Gobernuak krisi ekonomikoaren astinduak kudeatu beharko ditu. Testuingurua, beltza: ia 5 milioi langabe, Espainiako ekonomia atzeraldiaren atarian, eta arrisku saria maila historikoetan.
Hori horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboak Europar Batasuneko defizit helburuak bete beharko ditu (% 6 aurten, % 4,4 hurrengoan eta % 3, 2013an). Beraz, gastu publikoa are gehiago murriztu beharko du.
Gobernu berriak tarte gutxi izango du erabaki propioak hartu ahal izateko, Espainiako ekonomiaren bilakaera Bruselan, Berlinen edo Frankfurten esaten dutenaren menpe egongo baita.
Rajoyk esango duenari gogoz itxarongo diote orain diru-merkatuek; tartean defizit helburuak nola beteko dituen azaldu beharko du, inbertitzaileen zalantza nagusia argitzeko.
PPk egoera zaila du aurrean eta ez du hauteskundeetako emaitzak ospatzeko astirik izango, burtsek astelehen honetan bertan erantzungo baitiote PPren garaipenari.
Bakegintzari dagokionez, Rajoyk ETAren amaiera kudeatu beharko du. Besteak beste, presoak, espetxe politika, ETAk armak entregatzea, biktimak eta bizikidea mahai gainean izango dira. Legegintzaldia giltzarria izango da 50 urteko baino gehiagoko zauriak sendatzen hasteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute gaur, ostiralean, Moncloan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.