PPk eragotzi egin du Amaiurrek taldea izatea Kongresuan
Kongresuak Amaiurrek talde propioa ez osatzea erabaki du. Alderdi Popularrak ezezko botoa eman du eta PSOE eta CiU abstenitu egin dira, Jesus Posada Ganberako presidenteak adierazi duenaren arabera. Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak PPren erabakia deitoratu du eta bere ustez, popularrek "euskal herritarren ahotsa isilarazi nahi dute".
Amaiurrek ostiral honetako 20:00ak arteko epea izango du helegitea aurkezteko. Hori aurkeztuz gero, Kongresuko Mahaia astelehenean, goizeko bederatzietan, inbestidura ekitaldia baino lehen, bilduko da helegite hori aztertzeko.
Kongresuko presidenteak esan duenez, koalizioak Ganberako araudia betetzen ez duelako hartu du PPk ezezkoa bozkatzeko erabakia.
Celia Villalobos Mahaiko presidenteordearen aburuz, Amaiur "era desberdinean" jokatzea "akats larria" izango litzateke eta "demokrazia minduko luke".
Mahaiaren erabakia "politikoa" da
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak PPk ezezkoa bozkatzean eragin duen erabakia deitoratu du eta bere ustez, popularrek "euskal herritarren ahotsa isilarazi nahi dute".
Errekondoren aburuz, erabakia "politikoa" da; horregatik, popularrek PSOEren eta CiUren babesa jaso ez dutela azaldu du.
"PPk Mahaiko gainontzeko alderdiek beregan hartu naiz izan ez duten erantzukizuna hartu du", esan du Amaiurrek eta nahi zuen helburua lortzeko, gehiengoa duen alderdiak araudiaren irakurketa nahi izan duen modura egin du.
Horregatik, erabakiaren oinarria "ahula" dela uste du.
Errekondok esan duenaren arabera, PP Euskadiko bake prozesuan "ezinbesteko partaidea" da eta "oztopoak topatu arren, ausardiarekin eta erantzukizunarekin jokatu behar du".
Erreakzioak
Alderdi sozialistak PPk hartu duen erabakia kritikatu du; izan ere, "seriotasun eta sendotasun gutxiko" txosten batean oinarritu dira.
PSOEko Javier Barrero Kongresuko Mahaiko bigarren presidenteordeak adierazi duenaren arabera, bere taldeak txosten berri bat egitea eskatu du, baina bozketan ez dute PPren eta CiUren babesa jaso.
Barreroren ustez, erabakia "aldez aurretik hartuta" zegoen.
Odon Elorza PSOEko diputatuak eta Donostiako alkate ohiak bere alderdiaren iritziarekin bat ez datorrela esan du eta alderdi abertzalea talderik gabe uztean, "biktimismo independentista" areagotzen dela deitoratu du.
EAJk Kongresuko Mahaiari erabakia zuzentzeko eskatu dio; izan ere, araudiaren interpretazio "zorrotza" dela eta aurreko kasuetan horrela erabili ez dela uste du. Josu Erkoreka EAJren bozeramailearen aburuz, astelehenean Mariano Rajoyren inbestidura ekitaldia hasi aurretik "akatsa konpontzeko" astia dago oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Udal hauteskundeen bigarren itzulia dute bihar Ipar Euskal Herriko 11 herritan, eta lehia estua espero da batzuetan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.
EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.