Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkorekaren ustez, 'akats politikoa' da Amaiurrek taldea ez izatea

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak, halaber, Rajoy Gobernuko presidente izateko inbestidura ekitaldian jeltzaleek aldeko botoa emateko "aukerarik ez dagoela" azaldu du.
Josu Erkoreka, EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka, EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB

Amaiurrek talde propioa ez izatea "akats juridikoa" baino "akats politikoa" dela iritzi dio Josu Erkoreka EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak.

Bere ustez, "ikuspegi juridikoari erreparatuz gero, Mahaiko arduradunaren aldetik eskuzabaltasun keinu baten beharra"  zegoen, "Amaiurrek talde parlamentarioa sortzeko eskubidea ez baitzegoen argi", erantsi du. "Borondate politikodun keinu baten beharra zegoen, mahaian gehiengoa duenaren keinua, eta ez da hori gertatu", azpimarratu du.

Bere ustetan, CIUko eta PSOEko ordezkariek abstentzioa hautatu zuten "ein batean, ebazpenak oinarri juridikoa duela" onartzen dutelako, "baina erabakiaren azpian dagoen balorazio politikoarekin" bat ez datozelako.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, bestalde, bere alderdiak Mariano Rajoy Gobernuko presidente izendatzeko inbestiduran aldeko botoa emateko aukerarik ez dagoela esan du. Baina zer egingo duten oraindik ez dutela erabaki erantsi du.

Rajoyren inbestidurari begira EAJk PPrekin ez duela "inolako kontaktu ofizialik" izan esan du Erkorekak, "baina baietzaren hipotesia ia erabat baztertu daiteke" erantsi du.

"Abstentzioaren eta ezetzaren artean ibiliko gara PPren datorren legealdirako asmoen berri zehatzagorik jakin artean", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X