Ekitaldia Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezker abertzaleak ETAren biktimen 'oinazea' aitortu du

Larunbat honetan Donostiako Bake Etxean izandako ekitaldi batean, Gernikako Akordioaren sinatzaileek "gatazkaren biktima guztiak" aitortzen duen idatzi bat aurkeztu dute.
18:00 - 20:00
Gernikako Akordioaren sinatzaileek 'biktima guztien mina' aitortu dute

ref="/eu/bideoak/osoa/743618/etako-presoek-gernikako-akordioaren-aldeko-atxikimendua-irudikatu-dute/" _fcksavedurl="/eu/bideoak/osoa/743618/etako-presoek-gernikako-akordioaren-aldeko-atxikimendua-irudikatu-dute/" target="_blank">Gernikako Akordioaren sinatzaileek "Euskal Herrian izandako tankera desberdineko indarkeriek eragindako mina eta sufrimendua" aitortu ditu eta "ETAren indarkeriak eta Espainiako eta Frantziako Estatuen gerra zikinen ondorioz" izandako biktimei "dolua" adierazi die.

Ezker abertzaleak hausnarketa hau egin du Gernikako Akordioaren sinatzaileek adostutako idatzi batean. EA, Alternatiba eta Aralar dira, besteak beste, Gernikako Akordioaren kide.

"Gatazkaren biktima guztiak" aitortzen duen testu hau Donostiako Bake Etxean aurkeztu dute, Aieteko Adierazpena onartu zen leku berean. Bertan alderdi hauetako ordezkariak izan dira tartean Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagia, komunikabideen aurrean idatziaren parte bat irakurri duena.

Testu honek "egia eta egiaren parte diren egia guztiak ezagutzea" du helburu. "Egia bat ikuspuntu guztietatik aztertu eta eraiki behar da", irakurri du Etxeberriak. Gernikako Akordioaren sinatzaileen ustez, "biktima guztiei tratu berdina eman behar zaie, bereizketarik gabe".

"Berdin dio zein den biktimek sufritu duten indarkeriaren iturria", azaldu du, "horren arabera ez dira batak besteak baino garrantzitsuago, izan ere, giza eskubideen urraketak bihurtu ditu biktimak".

Donostian irakurritako testu honek "eragindako kaltea konpontzeko beharra" jaso du, "neurri kolektiboen edo taldekako neurrien bitartez, biktimen eskubideak eta egoerak berrezartzeko".

"Biktimak gogorazteko haiek duten eskubidea aitortzen dugu eta baita gertatutakoaren oroimena berreskuratzeko eskubidea ere", azpimarratu du. Hala ere, auzi hauek "kontu eta errespetu handiz" aztertu behar dira, "eztabaida politikoan jaurtigai erabili gabe".

Azkenik, Gernikako Akordioaren sinatzaileen esanetan, "gatazka politikoaren behin betirako amaiera indarkeria egoerak berriro ez izateko bermea izango da". Gauzak horrela, "bazterkeriarik gabeko eztabaida prozesu bat ireki beharko genuke, gatazka politikoaren arrazoiei amaiera emateko akordio bat lortzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X