Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Andaluziako hamahirugarren hauteskunde autonomikoak 2026ko maiatzaren 17an izango dira, igandez. Legegintzaldia ekainean amaitzea iragarrita zegoen, baina Juanma Moreno (PP) Andaluziako Juntaren presidenteak astelehen honetan iragarri du deialdia hilabete aurreratuko dutela.
Andaluziako hauteskundeak Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leongo hauteskundeen ostean izango dira. PPk irabazi ditu horiek guztiak, baina Voxen esku dago horietan guztietan gobernua osatzea.
Moreno 2019ko urtarrilaren 18an iritsi zen Juntako Presidentetzara, Ciudadanosekin gobernu akordioa eta Voxekin inbestidura akordioa lortu ostean.
Moreno presidente aukeratuta, Gobernu autonomiko sozialisten 36 urte eta erdiko etapa eten zen; Susana Diaz izan zen PSOEko azken presidentea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik