Inbestidura-eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal gatazkaren konponbideari heltzeko eskatu dio Amaiurrek Rajoyri

Mariano Rajoyk esan du "oso ondo" dakiela Euskal Herrian bizi den egoera zein den, baina legea eta demokrazia babesten dutenek ez dutela urratsik eman behar adierazi du.
18:00 - 20:00
Amaiurrek Rajoyri: 'Elkar ulertzera kondenatuta gaude'

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan EAEn eta Nafarroan izan ziren emaitzak kontuan hartzeko, gogoetako egiteko eta aro berri bat ireki dela onartzeko eskatu dio Amaiurrek Mariano Rajoyri. "Elkar-ulertzera kondenatuta gaude", nabarmendu du Iñaki Antigüedadek.

Amaiurren bozeramaileak esan du, hauteskundeetako emaitzak aintzat hartuta, euskal gizartearen gehiengoak uste duela Euskal Herriko gatazkak "izaera politikoa" duela eta egun gatazka hori konpontzeko baldintzak egon badaudela.

Euskal Estatuaren aldekoa izan arren, Amaiurrek Kongresuan Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko ez duela adierazi du: "Gatazkaren konponbidea eta erabakitzeko eskubidea exigitzera etorri gara, nortasun-obsesioak albo batean utzita".

Antiguedadek EAEko eta Nafarroako hauteskundeetako "argazkia" begiratzeko gonbita luzatu dio Rajoyri, 333.000 boto eta zazpi diputatu lortu dituztela eta. "Oso argazki garbia da, inflexio puntu bat markatzen duena; hartu behar duzun denbora, baina ez nahastu Estatuko argazkia iparraldeko argazkiarekin", gaineratu du.  Gauzak horrela, ausarta izateko eskatu dio eta, beste neurri batzuen artean, kartzela-politika aldatzeko exigitu dio.

Horrez gain, koalizio independentistak "biktima guztiak" kontuan hartzen dituela esan du eta guztientzako oroimena eskatu du. "Memoria guztia, biktima guztientzat", azpimarratu du.

Rajoy: "Nik zuri ez dizut ezer zor"

Erantzuteko tartean, Espainiako Gobernuaren hurrengo presidenteak esan du espainiarrek espero duten urrats bakarra ETAk bere behin betiko desegitea iragartzea dela. "Nik zuri ez dizut ezer zor", azpimarratu du.

Rajoyk adierazi du "oso ondo" dakiela Euskal Herrian bizi den egoera zein den eta gogora ekarri du bi urtetan Barne ministroa izan zela eta ETAk hildako hainbat pertsonen hiletetara joan behar izan duela.

Amaiurrek hauteskundeetan lortutako emaitzak direla eta, Rajoyk esan du ezker abertzaleak bezala, PPk edota PSOEk ere euren boto-emaileak dituztela, eta Alderdi Popularrak EAEn eta Nafarroan boto gehiago erdietsi dituela nabarmendu du.

Alabaina, demokrazian garrantzitsuena ideiak guztiak defenditu ahal izatea dela erantsi du. "Zu hona etorri zara eta komenigarriena iruditu zaizuna esan duzu", jarri du adibide moduan.

Ezker abertzalea egiten ari den moduan, urratsak emateko eskatu dio Antiguedadek Rajoyri, baina honek ze pausu eman behar dituen galdetu du, erretorikoki; izan ere, bere iritzian, demokrazia, bakea eta legea babesten dutenek ez dute inolako pausurik eman behar.

"Aipatu kontzeptuak babesten ez dituztenak dira urratsak eman behar dituztenak", azpimarratu du, eta norbaitek pausua eman behar badu, hori ETA dela esan du: "Oraindik hor dago eta bere desegitea iragarri behar du".

Antiguedad: "Bakea etsaiarekin hitz eginda lortzen da"

Rajoyri erantzuteko tartean, Antiguedadek berretsi egin du arazoak konpontzeko ezinbestekoa dela alderdi politikoen artean hitz egitea, baita Amaiur eta PPren artean ere. "Muturreko jarrerak izan arren, bakoitzak bere obsesioak izan arren, elkar-ulertzera kondenatuta gaude".

Ildo horretan, "bakea etsaiarekin hitz eginda lortzen da, ez lagunekin hitz eginda", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X