Rajoyk pentsioak eguneratu eta aurretiko erretiroak kenduko ditu
Mariano Rajoyk iragarri du datorren urtean 16.500 milioi murriztuko duela defizit publikoa, Estatuko diru-sarrerak eta gastuak orekatzeko eta, ondorioz, Barne Produktu Gordinaren defizita % 4,4n ezartzeko.
Horrez gain, sektore publikoaren erreforma bideratuko duela jakinarazi du, eta, ildo horretan, zerbitzu publikoetako langile-kopurua handituko ez duela azaldu du. Horrenbestez, Estatuko segurtasun indarretan eta Oinarrizko Zerbitzu Publikoan izan ezik, bajak ez dira ordezkatuko.
Alderdi Popularreko buruzagiak nabermendu duenez, Gobernu berriaren helburu nagusia langabeziari aurre egitea izango da eta horretarako "ahalegin guztia" egingo dute. Espainiaren norabidea zuzendu nahi bada, egun lanik gabe dauden milioika espainiarrek enplegua izatea ezinbestekotzat jo du, eta horretarako neurriak hartuko dituela adierazi du. Hala ere, Rajoyk esan du Espainiak "erreforma handiak" behar dituela, defizita murriztu eta enplegua sortzeaz gain.
Datorren urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak eguneratzeko konpromisoa hartu du, PSOEren Gobernuak izoztuta izan ostean, eta hil horretan bertan aurkeztuko du Aurrekontuen Orekarako Legea, administrazio publikoen gehiegizko gastuak eta zorrak mugatzeko. Era berean, aurretiko erretiroak kenduko ditu, "ezohiko kasu batzuetan izan ezik", iruzurrak ekiditeko.
Gobernuari dagokionez, Nekazaritza Ministerioa berreskuratuko duela jakinarazi du eta Europar Batasunean espainiar nekazarien interesak babesteko 'Estrategia Nazional bat' prestatuko dutela esan du.
2012ko lehen seihilekoan sistema finantzarioaren berregituratzea eramango du aurrera eta, horretarako, besteak beste, fusio gehiago egin beharko direla azaldu du. Etxebizitzaren kasuan, Rajoyk BEZa % 4n mantenduko duela esan du eta etxebizitza bat erosteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenketak egingo ditu.
Telebista publikoen ereduan "berehalako" erreforma bat egingo duela ere jakinarazi du, gastuak aurrezteko asmoz eta kudeatze-sistema berri bat ezartzeko helburuarekin.
Enpresen lehiakortasuna suspertzeko asmoz, zubiak kendu eta jaiegunak astelehenetara igaroko ditu, oso errotuta dauden jaiegunekin salbuespenak egingo dituzten arren.
Mariano Rajoyk batxilergoa hiru urtera luzatzea (egun bi urtekoa da) proposatuko du, unibertsitate ikasleen "trebakuntza" eta Espainiako "maila kulturala" hobetzeko helburuarekin. Derrigorrezko hezkuntza "hobetu" egin behar dutela nabarmendu du hurrengo presidenteak.
Hasierako hitzak, ETAren biktimak eta Amaiurren zazpigarren diputatua
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioa 12:03an hasi da. Agerraldia ETAren biktimei aipu eginez hasi du eta Alderdi Popularra beti alboan izango dutela azpimarratu du. Gainera, Kongresuan ordezkaritza duten indar politiko guztiekin "elkarrizketak izateko eta elkarlanean aritzeko" borondatea erakutsi du. Behin-behineko Gobernuari "errespetua" agertu dio, "bereziki Jose Luis Rodriguez Zapaterori".
Eztabaidari hasiera eman baino lehen, Sabino Cuadra Amaiurren Nafarroako diputatuak Konstituzioaren zina egin du, bere kargua hartzeko, "Legeak hala aginduta". Joan den asteko saioan ez zen izan, Amaiurreko gainerako sei diputatuek talde propioa izateko saiakeran, Kongresuko araudia betetzeko. Gaur Kongresuko Mahaiak berretsi egin du Amaiurrek ez duela talde propioa izango eta koalizio independentistak Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.