Elkarrizketa ETB-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izagirrek dio ministroak 'desitxuratu' egin duela ETAren errealitatea

Donostiako alkateari ez zaio iruditzen Fernandez Diezen adierazpenek "oinarri sendoa" dutenik eta ez du uste ETA logistika arloa indartzen ari denik.
18:00 - 20:00
Izagirre: 'Horrelako adierazpenek errealitatea desitxuratzen dute'

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateari ez zaio iruditzen Jorge Fernandez Diez Barne ministro espainiarraren adierazpenek "oinarri sendoa" dutenik eta, beraz, ez du uste ETA alor logistikoa indartzen ari denik. Izagirreren arabera, "horrelako adierazpenek errealitatea desitxuratzen dute".

Izagirrek errefusatu egin ditu Barne ministroaren hitzak, ETB-2ko 'Egunon Euskadi' saioan egin dioten elkarrizketa batean. ETA talde logistiko bat berregiten saiatzen ari dela esan zuen ministroak; besteak beste, Frantzian orain dela bi aste atxilotutako ETAko ustezko hiru kideei lehergaiak atzeman izana aipatu zuen Fernandez Diezek horren erakusgarri.

Baina Donostiako alkateak esan du "datu objektiboak" beste batzuk direla, "mugimendu batzuk egon direla", Gernikako Akordioa, Aieteko adierazpena, ETAk jarduera armatua utzi izana, eta "gatazkaren sektore batek eman dituen beste pauso asko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X