Nazioarteko batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAk ez du atentaturik egiteko asmorik, egiaztatzaileen ustez

Halaber, armak uneoro eskuragarri izateak "egoera arriskutsuak" sor ditzakeela ohartarazi diete ETAko kideei.
18:00 - 20:00
Nazioarteko batzordeko kideek 'kontaktu zuzena' izan dute ETArekin

ETAk etorkizunean ''terrorismo eta biolentzia ekintzarik antolatu edo egiteko asmorik'' ez duela adierazi du bere jardueraren etena egiaztatzeko helburua duen nazioarteko taldeak. Era berean, egiaztatu egin dute su-etenaren adierazpena eta jarduera armatuaren amaieraren iragarpena ''prozesu atzeraezin'' baten parte direla.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea osatzen duten sei kideek “kontaktu zuzena” izan dute ETArekin, eta iazko su etenarekin eta biolentziarekin bukatzeko prozesuarekin “konprometituta” dagoela ziurtatu die erakunde terroristak.

Azken egunotan, gainera, euskal gizartearen hainbat agente politikorekin bildu da egiaztazte taldea, tartean PSE-EE, EAJ, eta ezker abertzaleko alderdietako ordezkariekin, UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuekin, enpresa munduko elkarteekin (Confebask), elizako ordezkariekin eta Euskadiko hainbat agintarirekin.

2011ko urtarrilaren 8an ETAK su etena iragarri, eta urte bereko urriaren 20an biolentzia behin betiko utziko zuela ezagutarazi zuenetik, hilketak, atentatuak, erasoak, mehatxuak eta estortsioak bukatu direla egiaztatu du batzordeak.

Dena den, ETAk “dokumentuak faltsifikatu eta armategiak mantentzen dituen ezkutuko erakunde armatua izaten” jarraitzen duela gogorarazi dute. Behatzaileen iritziz, nahiz eta horrelako ekintzak ilegalak izan, “ez dute zertan indarkeriazko ekintzen antolaketekin erlazionatuta egon behar”.

Zentzu horretan, lehergaiak eta armak uneoro eskuragarri izateak “benetazko egoera arriskutsuak” sor ditzakeela ohartarazi dio Egiaztatze Batzordeak ETAri berari.

Beste alde batetik, “kale borrokarekin erlazionatutako ekintzek ETAren su etenarekin erlaziorik ez dutela” azpimarratu dute egiaztatzaileek. Presoen alde egiten diren diru-eskaerak ere izan dituzte kontuan.

“Euskal Herrian bake iraunkor bat lortzeko zabaldu den prozesu historikoan, determinazio eta inpartzialtasunarekin lanean” jarraituko dutela argitu dute behatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X