Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak 25.000 euro ordaindu beharko dizkie ETAren ustezko 5 kideri

Ikerketan zehar, Tribunalak hainbat alditan luzatu zuen akusatuen prisioaldi prebentiboa.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ostegun honetan hartutako erabakiaren arabera, Frantziak 25.000 euro ordaindu beharko die ustezko bost ETAkideri beraien prisioaldi prebentiboa larregi luzatzeagatik.

Ismael Berasategi, Felix Ignacio Esparza Luri, José Candido Sagarzazu, Inocente Soria Valderrama eta Laurence Guimon ustezko ETAkideek 6 urteko epea eman zuten prisioaldi prebentiboan epaituak izan arte. ETAren aparatu logistikoaren parte izatea egotzita, 6 eta 19 urte arteko zigorra ezarri zien epaiak.

“Askatasun eta segurtasunerako eskubidea”

Ikerketan zehar, Epaitegiak hainbat aldiz luzatu zuen atxilotuen prisioaldi prebentiboa.

Kontseilu Europearraren jurisdikzioaren arabera, Europako Giza Eskubideen Hitzarmenean agertzen den 5. artikulua ez dator bat preso horiei ezarritako prisioaldi prebentiboarekin, artikulu horretan azaltzen den “askatasun eta segurtasunerako eskubideak” garrantzi handiagoa baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X