Bilera Moncloan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko presoak hurbiltzea eskatu dio lehendakariak Mariano Rajoyri

Batasuna legeztatzeko eskaera ere egin dio Patxi Lopezek, Madrilen egin duten bileran. Batzar horren ondoren, Gobernuak argitu du ez duela espetxe politika aldatu.
18:00 - 20:00
Moncloan batzartu dira Patxi Lopez eta Mariano Rajoy

ETAko presoak Euskadiko kartzeletara hurreratzea eta birgizarteratze politika indibiduala martxan jartzea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariak Mariano Rajoy presidenteari, ostiral honetan Madrilgo Moncloa jauregian egin duten bileran. Era berean, Batasunaren legeztatzearen beharra ere agertu dio lehendakariak Gobernuko presidenteari.

Lehendakariarentzat Rajoyren jarrera 'harbera' izan den arren, bilera bukatu ondoren Gobernuak argitu du ez duela bere espetxe politika aldatu. Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri ondoren ireki den aro berri honetan ''oinarrizkoan'' daude ados Eusko Jaurlaritzarekin, baina ez dute bere espetxe politika aldatu. Patxi Lopezek eta Mariano Rajoyk bat egin dute ETAren desagerpena dela helburua, iturri horien arabera.

Ordubeteko bilera egin dute bi buruzagiek, eta, ondoren, lehendakariak komunikabideen aurrean agerraldia egin du, bertan landu dituzten gaiei buruz hitz egiteko. Presidenteak ETAren indarkeriaren bukaeraren kudeaketa Estatu mailako gai bezala landuko duela uste du lehendakariak.

Gaixotasun larriak eta atzeraezinak dituzten presoei neurri bateko askatasuna emateko eskaera ere luzatu dio Patxi Lopezek Rajoyri, betiere modu indibidualean, presiorik gabe eta mediku txostenak oinarri hartuta. Espainiako Konstituzioak birgizarteratzera zuzendutako espetxe politika jasotzen duela azpimarratu du lehendakariak, eta, beraz, ''erabat sinetsita'' dago ''lehenago edo beranduago'' legalitate horren barruan dagoen espetxe politika ezarriko duela Gobernuak, espetxe politika malguago baten beharrik gabe. ''Ez dira amnistiak edo talde neurriak, baizik eta konpromiso demokratiko baten alde egin duenaren birgizarteratze indibiduala'', gaineratu du.

Era berean, Batasunaren legeztatzeaz ere hitz egin dio Gobernuko presidenteari, eta legalki aitortutako alderdi politikorik izan gabe ezker abertzalea instituzioetan egotearen ''paradoxa'' aipatu dio. Egoerak ''biktimazioa'' sortzen laguntzen duela ere azaldu dio.

Rajoy presidente izendatu zutenetik, bi agintarien arteko lehen bilera ofiziala izan da hau.

Asteartean, Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako Segurtasun arduradun nagusiek batzarra egin zuten Leioako (Bizkaia) Artatza jauregian. Besteak beste, Jorge Fernandez Barne ministroa eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua izan ziren.

Hurrengo asteartean, hilak 31, Rajoyk Iñigo Urkullu EAJko presidentea hartuko du Moncloan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X