Indarkeriaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSEko legebiltzarkideek uko egin diete bizkartzainei

Mehatxu terroristaren amaiera "errotu" egin delako hartu dute erabakia.
ETAren amaieraren ostean izaten ari diren bizkartzain murrizketen baitan egin du iragarpena PSEk.
ETAren amaieraren ostean izaten ari diren bizkartzain murrizketen baitan egin du iragarpena PSEk.

PSE-EEko legebiltzarkideek uko egin diote bizkartzain izateari, "salbuespen" batzuetan izan ezik, mehatxu terroristaren amaiera "errotu" egin dela uste baitute.

ETAk indarkeriaren amaiera iragarri eta gero izaten ari diren bizkartzain zerbitzu murrizketen zerbitzuen baitan egin du iragarpena Talde Sozialistak, agiri batean.

Legebiltzarkide sozialistek gogorarazi dute gehienek "gutxienez 10 urte" zeramatzatela bizkartzainekin, eta azken aldian "mailaka" egin diotela uko zerbitzuari.

Orain, baina, "mehatxu terroristaren desagerpena errotu den honetan, prozesua bukatu egin da, salbuespen berezietan izan ezik".

PSEko legebiltzarkideek eskerrak eman dizkiete bizkartzainei, Segurtasun Indarretakoei zein pribatuei, mehatxatutakoak babesteko egindako lan "ordainezinagatik".

Hemendik aurrera, parlamentari sozialistek "askatasun handiagoarekin" helduko diote "garai berria"ri. "Herri aske, solidario, iraunkor eta lehiakorra lortzetik gertuago daude", nabarmendu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X