Bruselan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Datuek terrorismoaren amaiera baieztatu dutela esan du Aresek Europan

Informazio guztien arabera, terrorismo jarduerak, mehatxuak eta estortsioa desagertu egin direla azaldu du Herrizaingo sailburuak Europako Batzordean.

Eusko Jaurlaritzak dituen datu guztiek ETAren terrorismo jarduerak, mehatxuak eta estortsioa desagertu egin direla agerian uzten dutela azaldu du ostegun honetan Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Europako Batzordean.

Cecilia Malmström Barne Gaietarako Europako arduradunarekin bilera egin du Aresek Bruselan. Edonola ere, Aresek argitu du ''inolako ordainik jaso gabe'' ETA desegin dadin lan egiten jarraitu behar dela.

Terrorismoaren Biktimen Memorialaren finantzaketa

Europak Terrorismoaren Biktimen Memorialaren finantzaketan parte hartu dezan eskatzea izan da bileraren beste helburuetako bat.

Proiektu hauek Euskadin dagoeneko abian dauden beste egitasmo batzuekin parekatu ditu sailburuak, tartean azaroaren 10ean egiten den Memoriaren Egunarekin, Memoriaren Maparekin eta hezkuntza sisteman biktimen parte-hartzearekin.

Horrez gain, Memoria eta Bizikidetzaren inguruko Kongresura joateko egiten gonbidapena helarazi dio Aresek Komisarioari. Kongresu horretan unibertsitateko irakasleak, politikoak eta terrorismoko biktimak bilduko dira, besteak beste. Bertan, bizikidetasuna hobetzeko alde ezberdinak aztertuko dira eta azken hamarkadan Euskadin gertatutakoari buruz hitz egingo da. Komisarioak onartu egin du gonbidapena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X