Eztabaida Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk ideologiagatik desegin nahi du ongizate sistema, PSE-EEren arabera

Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak dio ez dela krisiagatik bakarrik. PPk erantzun dio Rajoyren neurrien "berdinak" ezarri dituela Jaurlaritzak azken hiru urteetan.
Pastor eta Danborenea. Argazkia: EITB

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak uste du PP Ongizate sistema "desegiteko bidean" dagoela murgilduta "arrazoi ideologikoengatik", ez krisiagatik bakarrik. Anton Danborenea PPren Legebiltzarreko bozeramaileak, bere aldetik, Mariano Rajoyren neurriak Jaurlaritzak azken hiru urteetan ezarri dituenen "berdinak" direla erantzun dio.

Radio Euskadin egindako debate batean eztabaidatu dute Pastorrek eta Danboreneak.

PSE-EEren bozeramaileak uste du "ia marra gorri guztiak" igaro dituela Espainiako Gobernuak, ez PSOEk jarritakoak bakarrik, Mariano Rajoyk hauteskunde-kanpainan ezarritakoak ere bai.

"Marra gorriak igarotzen ari dira eta larriena da herritarrei gezurra esan dietela nahita. Herritarrei esan zieten gauza batzuk egingo zituztela eta justu kontrakoa egin dute eta dagoeneko ez da krisitik ateratzeko neurri jakin batzuen kontua, hori aitzaki bezala erabiltzen dute", adierazi du Pastorrek.

Horren harira, buruzagi sozialistak ohartarazi du "ongizate estatua desegite bidean" jartzen ari direla eta hori dela "arriskutsuena". "Horren atzean ez dago krisi ekonomikoa soilik, ideologia dago horren atzean", gaineratu du.

Anton Danborenea PPren Legebiltzarreko bozeramaileak erantzun dio ez dakiela zein marra gorri igaro duen Rajoyk, izan ere, "ongizate estatua mantentzea da hain justu egiten ari dena" Zapateroren Gobernuak kontu publikoetan "zuloa utzi" arren.

Horren harira, gogorarazi du osasun alorrean "15.000 milioi eurotik gorako zorra" dagoela eta "PSOEk utzitako kontuetan" ez dagoela "ordaintzeko dirurik".

Gainera, Mariano Rajoyk hartu dituen azken neurriak "Jaurlaritzak azken hiru urteetan ezarri dituenen berdinak" direla esan du buruzagi popularrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X