Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko espetxeak, gizarteratze plana aplikatzen lehenak

Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan, gizarteratzea errazteko formazioa jasoko dute presoek 'gela' ezberdinetan.
Etxerat elkarteko ordezkarien agerraldia. Argazkia: EITB.

Euskadiko espetxeak izango dira Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako gizarteratze plana aplikatzen lehenak , Espetxe Zuzendaritzako iturriek EFEri azaldu diotenez. Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan, gizarteratzea errazteko formazioa jasoko dute presoek 'gela' ezberdinetan, iturri berdinen arabera.

Programa berri horrekin bat egiteko baldintza bakarra bete beharko dute presoek: ETArengandik aldendu beharko dira, eta Barne ministerioak aurkeztutako planarekin bat egin. Euskal Herriko espetxe batera gerturatzeko lehenengo baldintza izango da, iturrien arabera.

Espetxe horietan, elkarbizitza eta baloreen inguruko "hezkuntza gelak" abian jarriko ditu Gobernuak. Presoek ikastaroak jasoko dituzte, "gizarteratzea heltzen den unean prest egoteko".

Gizarteratze programa hauek martxan jarri aurretik, Barne Ministerioak hitzarmenak sinatu beharko ditu Eusko Jaurlaritzarekin. Onurak lortzeko baldintzak ez dituztela malgutuko gaineratu dute aipatu iturriek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X